GARA > Idatzia > Euskal Herria

Joxe Mari Zaldua iheslari politiko zendu berriari omenaldi hunkigarria eskaini diote

p014_f02_088x072.jpg

GARA |

Omenaldi hunkigarria eskaini zioten Ezkio-Itsason Joxe Mari Zaldua iheslari politikoa zendu berriari. Ehunka lagun bildu zen ekitaldian.

Joxe Mari Zalduak 1986. urtean utzi behar izan zuen jaioterria, Ezkio-Itsaso, eta atzerrira joan behar izan zuen; Uruguaira aurrena eta Frantziara gero. Eloy Velasco Auzitegi Nazional espainoleko epaileak hura atxilotzeko agindua eman zuen aurtengo martxoaren 15ean, ETAren eta FARCen artean harremana zegoelakoan.

Irailaren 21ean hil zen ezkiotarra Estatu frantseseko Aix-en-Provence hirian. Bizikletan zihoala bihotzekoak jota hil zen espetxean eta erbestean urte luzez izandako iheslaria. Gudari Egunaren atarian iritsi da Zalduaren heriotzaren berria.

Joxe Mari Zaldua iheslari politikoaren gorpua erraustu baino lehen, Aix-en-Provence-ko beilatokian ere omenaldi xume bat eskaini zioten.

Aurtengo hirugarrena

«Euskal iheslari politikoen egoera latza ekarri nahi dugu gogora une honetan. Tortura eta espetxetik ihesi bizitza gogorra eraman beharra suertatu zaie askori eta askori», adierazi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak heriotzaren berri izandakoan.

Azken urte honetan hilda agertu den hirugarren euskal iheslari politikoa izan da Joxe Mari Zaldua, Jon Anza eta Mikel Zalakainen ondoren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo