GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro Gipuzkoa Basketen garaipena, Menorcan

Zulo beltz bedeinkatua

Menorcan aurreneko garaipena lortu zuten donostiarrek, jaurtiketan sekulako portzentajea izan zutelako.

p035_f01_97x156.jpg

MENORCA 87
LAGUN ARO ABC 96

Arnaitz GORRITI I

Espazioko zulo beltzen ezaugarrietako bat beren erakarpen indarra da. Hain da handia, ezen argia bera ere xurgatzen duten. Bada, Lagun Aro GBCko jokalariek zulo beltz bedeinkaturen batera jaurtitzen zuten atzo baloia, ia dena saskiratzen baitzuten. 51 saialditik 34 sartu zituzten; hau da, hiru jaurtiketatik bi. Horrela, eta Baron eta Salgadoren talentuari jarraituz -25 puntu amerikarrak, 22 Santutxukoak-, lortu zuten gipuzkoarrek Menorcari Balearretan irabaztea.

Oso lan zaila izan zen, dena den, irabaztea. Izan ere, defentsan zapuzten baitzuten donostiarrek erasoan hain ongi egiten zutena. Errebotea zaintzeko asko sufritu zuten, 20 errebote hartu baitzituen Menorcak erasoan. Hala, Donaldsonek hasieran, eta Limonad, Ciorciari eta Radenovicek gero, sekulako arazoak sortu zituzten.

Baina euskaldunak ez zeuden aukera alferrik galtzeko. Salgado eta Baroni Panko, Kone eta Mirallesen lana batu zitzaien, azken laurdenera 63-67 aurretik iristeko. Azken hamar minutuetan, Tskitixvilik 11 punturekin finkatu zuen gipuzkoarren abantaila, eta Baron eta Salgadoren hirukoek jarri zioten errematea partidari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo