GARA > Idatzia > Ekonomia

Debabarrena Mankomunitatea kondenatu du epaitegi batek, kaleratze bategatik

Amaia ZURUTUZA | EIBAR

Hiru urte eta erdiz Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean eta honen mendeko Badesa sozietatean lanean aritu ostean, iazko urte bukaeran kaleratu zuten Eibarko J.G. langilea. Kaleratzea bidezkoa iruditu ez eta epaitegietan salaketa aurkeztu ondoren, orain, kaleratzea «bidegabekoa» izan zela ebatzi dute epaitegiek, langileak berak GARAri atzo adierazi zionez.

Egin zizkioten kontratuetan «lege iruzurra» izan zela argudiatuta aurkeztu zuen salaketa aipatutako langileak eta, enpresek helegitea aurkezteko aukera izan arren, gaur-gaurkoz, epaitegiek bi enpresak errundun jo dituela eta kondenatu egin ditue-la nabarmendu zion langileak egunkari honi.

Zentzu horretan, joan den uztailean eta abuztuan 27 eguneko gose greba egin zuen Badesako Jesus Cuesta langilearen kasua ekarri zuen gogora J.G. langileak. Cuestak ere Badesak nahiz Mankomunitateak egin zizkioten kontratuetan «lege iruzurra» zegoela salatu zuen aipaturiko protestaren bidez, lanik gabe gelditzeko arriskuan zenean.

Horregatik, langilearen hitzetan, «nahikoa froga dago Mankomunitatean zerbaitek huts egiten duela kontura gaitezen». Hala, eta funtsean, langile gisa izaera «mugagabea» aitor diezaioten eskatzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo