GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

AEBen historiaren arma salmenta masiboena Saudi Arabiari, Yemen eta bereziki Iranen kontrakoa

Ameriketako Estatu Batuek beren historiako arma salmenta handiena hitzartu berri dute, lehentasunezko bazkide eta interes nazionaleko aliatu duten Saudi Arabiarekin. 43 bilioi euroko kontratu puskarekin, Ekialde Ertainean armen salerosketa izugarri handitzeaz gain, esanahi politiko eta estrategiko handia duen mezua helarazi dute. Yemeni eta, bereziki, Irani. Hau da: beren berrarmatze eta eragin gero eta nabarmenagoa bada ere, eskualdean badirela, Israelez gain, aurre egingo dietenak.

Israelek betidanik begiratu du mesfidati AEBek eta Saudi Arabiak hamarkadetan jorratu duten aliantza politiko-militarra. Eta orain mutu geratu da, ez du protestarik egin edo oztoporik jarri. Izan ere, ironikoa da Iranen ustezko mehatxuaren aurrean, Saudi Arabia eta Israel ontzi estrategiko berean egotea. Are Saudi Arabiak Iran eta Israel artean amortiguazio-lana edo indargetzailearena egitea. Horrelako paradoxak ugari dira geoestrategian. Historian inoiz egin duten irabazi handieneko salmentagatik horrelako kontraesanak eta bost gehiago ordaindu ditzakete-eta AEBek. Iranen kontra armatu dute Saudi Arabia. Eta horrek egunen batean beren kontra erabiliko balitu? Harako irailaren 11 haren espektroa ez da hain urruti.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo