ETB NAFARROAN
Hitzarmena sinatu eta 16 hilabetera, TDT bidezko ETB ez da heldu Nafarroara
EAJ taldeak legebiltzarrean salatu duenez, PSEk eta PPk borondatea baino ez dute agertu ETB TDT bidez Nafarroan normaltasunez ikus dadin, eta alderdi biok EAJ eta Aralar taldeen ekimena atzera bota dute Gasteizko Legebiltzarrean. Ekimenean Eusko Jaurlaritzari ETB Nafarroan ikusi ahal izateko konponbidea eskatzen zioten. Nafarroako eta Lakuako gobernuen arteko hitzarmena sinatu, eta 16 hilabetera, ezinezkoa da ETB Nafarroan ikustea.