Joxemari Ostolaza
Adar jotzea
argia
Badirudi ere, egia berdaderoa da. Kazetari espainolak, nik irratiz eta telebistaz entzun ditudan denak, Venezuelako enbaxadoreak mingain preserbatiboaz egin deklarapenak asaldatu ditu.
Espainiako poliziak tortura erabiltzen duela iradoki du. Ez du ahotsa goratu, ez du tonua igo, ez du giza eskubide oinarrizkoenetakoa errebindikatu, ez du espainol demokraziaren ustela salatu. Eta iritzi publikoaren manipulatzaileek ohiko egoera ezaguna behingoz onartu beharrean, mezulari uzkurraren gainera jauzi egin eta egurtu egin dute inpunitate osoz. Nor da, bada, erregimen diktatorial baten ordezkaria gurea bezalako demokrazia zalantzan ezartzeko? Zer ari da, bada, venezuelar bat gure polizia iraintzen, bi terroristen salaketak egiazkotzat hartuz? Onartezina.
Etxean ere, gai elektrikoa da tortura, ukiezina. Fusiblea erreta dabiltza etxeko hedabide gehienak torturari dagokionean torturatzaileen klonatzerako. Eta praktikatan dabilen bekarioa, fusiblea aldatzeko asmotan joan dena kanpoan eman dute saboteatzailetzat joz.
Izan ere, gazte hauek ez dakite ezer.