Gernikako gazta enkanteak preziorik gabeko ehunka irribarre sortzeko gaitasuna du
Diruak ez omen du zoriontasuna ematen, baina askotan hobeto bizitzeko lagungarria izaten da. Gernikako Calzada egoitzan bizi diren edadetuek ondotxo dakite hori, gaur beste behin ere egingo den urriko azken asteleheneko azokako lehiaketako gazta txapelduna saltzean lortutako dirua beraien bizi kalitatea hobetzeko erabiltzen baita.
Nagore BELASTEGI
Udazkenean bete-betean sartuta gauden honetan, sasoiko produktuak merkaturik merkatura dabiltza dantzan, kalitate goreneko elikagaiak guztion eskura jarriz. Hala, Gernikan urriko lehen astelehenean abereen azoka izan ostean, gaur Euskal Herriko baserriko produktuen feria ospatuko dute. Horrenbestez, Euskal Baserri eta Eusko Label zigiludun produktuak eskuratzeko aukera aparta izango da, baita nekazaritza ekologikokoak ere.
Egun Bizkaiko azokarik arrakastatsuenetakoa da Gernikakoa, baina beti ez da horrela izan. Tello kondeak hiribilduaren sorrera gutuna egin zuenean, 1366ko apirilaren 28an, azoka astean behin egin behar zela ezarri zuen. Pixkanaka-pixkanaka, ospetsu egiten hasi zen Gernikako azoka eta inguruotako herritarren onespena bereganatu zuen.
Azoka astelehenetan ospatzen zen, 1937ko apirilaren 26an Alemaniako Kondor Legioko pilotu naziek, tropa frankistei laguntzeko, herria bonbardatu zuten arte. Egun hori ere astelehena zen; azoka eguna, beraz. Herria jendez gainezka zegoen sarraskia hasi zenean, baina, gordelekuei esker, espero zitekeena baino jende gutxiago hil zen; 126 pertsona azken ikerketen arabera. Geroztik Gernikako azoka bertan behera gelditu zen, diktadura amaitzean Ekin taldeak jaieguna berreskuratzea erabaki zuen arte. Horrenbestez, 1983tik hona, urriko azkeneko astelehena baserriko produktuen erakusleiho bilakatu da.
Aurtengo azokan 335 saltoki izango dira Gernikako kaleetan banatuta, iaz baino 36 gehiago. Gehienak Juan Calzada, Artekale eta Industria kaleetan kokatutako dituzte. Gazta saltzeko 65 postu prestatuko dituzte, artisauek 54 beteko dituzte eta 42 ortuarientzako izango dira. Hirugarren talde horren protagonista babarruna izango da. Azkenaldian babarrunaren prezioa izugarri igo bada ere, gehien saltzen den produktua da.
Azoka goizean goiz ireki eta bazkal ondoren itxiko dute. Tartean, ortuari, fruta, landare apaingarri, txakolin eta ezti onenen sariak banatuko dituzte. Jarraian gazta lehiaketa hasiko da. Epaimahaia jatetxe ezberdinetako profesionalek eta enologo ezagunek osatuko dute. Beraiek urteko gaztarik onena zein den erabaki ostean, enkantea hasiko da.
175 langile, «lau oinarri»
Iaz 5.000 euroren truke saldu zen gazta erdi txapelduna. Aurten, Ordiziako azokako gazta irabazlearen prezioa gainditzeko itxaropena dute gernikarrek, nahiz eta badakiten 7.200 euro asko direla. Diru hori ez du txapeldunak jasotzen; garaikurrarekin eta ospearekin konformatu beharko du, izan ere, duela hogei urte baino gehiago hasi ziren enkantean lortutako dirua Calzada fundazioari ematen.
Fundazioak irabazi asmorik gabeko Calzada nagusien egoitza kudeatzen du. 1892an ireki zuten Gernika-Lumoko eta inguruko edadetuei zerbitzua eskaintzeko, eta, geroztik, pertsona ugari pasatu dira bertatik. Enkantean jasotako dirua egoitzan bizi diren 110 pertsonen bizi kalitatea hobetzeko erabiltzen da oso-osorik. Fundazioaren esku dirua uzteko modua ere tradizioak ezartzen du. Azaroaren 21ean edadetuen omenezko festa egingo dute, eta, amaieran, alkateak bildutako diru kopurua idatzita duen txekea emango dio egoitzako arduradunari. Kalitate ezin hobeko gaztari esker nagusientzako zerbitzuak hobetzeko dirua lortzeaz gain, gazta zati bat ere eskuratuko du egoitzan bizi direnen artean banatzeko.
Uneotan egoiliar baino langile gehiago daude Calzada egoitzan. Izan ere, Patrinati Batzako 13 kide, Karitatearen Alabak ordenako 10 lekaime, 75 langile eta 50 boluntario buru-belarri aritzen dira lanean nagusiei irribarre bat ateratzeko asmoz. Horrenbestez, 175 pertsonek osatzen dituzte guztira fundazioaren «lau oinarriak», ia 200 urtez egoitza bizirik mantendu duten zutabeak.
Kontuak kontu, ez pentsa urriko azken asteleheneko azoka egunean etxean dirua noiz iritsiko zain gelditzen direnik Calzada fundazioko kideak. Calzada fundazioak berak ere festan parte hartzen du; aurten, gainera, inoiz baino partaidetza zuzenagoa izango du, azokako postu guztien artean egoitzaren berri emango duen estand bat izango baita. Helburua fundazioaren webgunea ezagutzera ematea izango da. Bi pertsonentzako bidaia baten zozketan parte hartzeko txartelak ere salduko dituzte diru pixka bat gehiago lortu asmoz. Horrez gain, egoitzan bizi direnentzat ere egun berezia da gaurkoa, normalean senitarteko ugari joaten baitzaizkie bisita egitera. Baserriko produktu apartak ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dituzte guztiek elkarrekin.
Fundazioa hobeto ezagutzeko interesa dutenak nahi duten informazio guztia izango dute eskura Gernikan. Hori bai, egoitza bertatik bertara ezagutzeko aukera bezalakorik ez da horretarako. Calzada fundazioarentzat azoka eguna garrantzitsua da, baina urte osoan zehar ere ekintza ugari egiten dituzte: pintura ikastaroak, antzerkiak, koruak, eskulanak, erreflexoterapia, ortuzaintza, lorezaintza...
Azoka egunaz gain, ospakizun gehiago ere izaten dituzte egoitzan bizi direnek. Hala, gaurkoaz gain, Udaberriko Festa, Misio Astea, Gabon Festa, Errege eguna, urtero edadetuek jasotzen duten omenaldia eta ibilaldiak nabarmen daitezke.
Poco después de la entrega de premios a los participantes en el mercado, hacia las 15.00, la organización empezará a recoger la zona donde se habrá desarrollado la feria. Pero el programa de la jornada de hoy no terminará hasta bien entrada la noche. Este año, con el objetivo de prolongar el buen ambiente, se han vuelto a organizar los ya tradicionales partidos de pelota, incluyendo como novedad cuatro encuentros en dos especialidades distintas: cesta punta y pala. Los partidos tendrán lugar en el Jai Alai, a las 16.30 y a las 22.00.
Por otro lado, las pruebas de bueyes que comenzaron el viernes concluirán hoy, a las 18.00, en Lorategieta.
Para que los visitantes puedan disfrutar del día completamente y no se pierdan nada entre la gran cantidad de gente que se espera, se repartirán planos indicando dónde se encuentran los puestos correspondientes a cada producto y los horarios de las actividades. En Julián Calzada habrá conservas, miel, queso, pan, pastel vasco, hortalizas y verduras; en Pasealekua se concentrarán los artesanos y en San Juan, la maquinaria agrícola; en la calle Industria se podrá comprar pan, pastel vasco y queso, mientras que en Artekale se degustará txakoli, sidra y queso; mientras, los puestos de Ocho de Enero albergarán las frutas. N.B.