GARA > Idatzia > Kultura

Ibon Ajuria gailendu da Aulestiko kanporaketan

2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketan, Ibon Ajuriak lortu zuen garaipena eta dagoeneko finalaurrekoetan da. Gainontzekoek puntuaketaren arabera egingo dute aurrera.

p057_f01_148x100.jpg

GARA | BILBO

Laurehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren atzo Aulestiko Torrezelai frontoira, bertan ospatu baitzen 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa. Leire Bilbao izan zen saioko gai jartzailea, eta, 410 punturekin, Ibon Ajuria gernikarra gailendu zen. Garaipenak, gainera, aurrera egitea ahalbidetzeaz gain, finalaurrekoetan aritzeko txartela eman dio Ajuriari.

Bigarren postua Gorka Ostolazarentzat izan zen, 400 puntu eskuratu baitzituen markiñarrak. Arrate Illaro eta Xabat Galletebeitia gertu ibili ziren, 392,5 eta 364,5 punturekin, hirugarren eta laugarren postuan, hurrenez hurren. Mikel Goiriena bosgarrena izan zen sailkapenean 347,5 punturekin, eta, Peru Vidal, azkenik, seigarren gelditu zen 308 punturekin. Azken horiek lortutako puntuaketaren arabera izango dute aurrera egiteko aukera. Laugarren kanporaketa Igorreko kiroldegian izango da datorren urriaren 31n, 17.30ean. Kantuan Eneko Abasolo Abarkas, Ortzi Garitano, Peio Ormazabal, Beñat Vidal, Miren Amuriza eta Joanes Igeregi bertsolariak arituko dira. Leire Aurrekoetxeak beteko du gai jartzailearen lana.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo