EUSKAL ZINEMA
«Mystikal» euskarazko animaziozko filma abenduaren 3an estreinatuko da
Dibulitoon ekoizpen-etxe gipuzkoarrak abenduaren 3an estreinatuko du «Mystikal» filma. Genero honetan euskaraz eginiko lehen animaziozko filma da, osorik chroma sistema bidez egina. «Avatar» eta «300» lanak egiteko erabilitako teknologia berarekin egin dute, baina aurrekontu txikiagoarekin. Benetako aktoreak, ordenagailuz eginiko pertsonaiekin, agertokiekin eta efektu bereziekin uztartu dituzte. Aurrestrenaldia, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 22. Astean, hilaren 30ean Victoria Eugenia antzokian.