GARA > Idatzia > Kultura

URTEKARIA

Durangaldeko historiaren zati bat, «Astola» aldizkarian jasota

Gerediaga elkartearen «Astola» aldizkariaren laugarren aleak (160 orrialde, 5 eurotan) Durangaldeko arlo desberdinei buruzko ikerketa eta historia lantzen ditu. Hasi galdategiek izan duten ibilbidetik, eskualdean egin ziren lehenengo bertsolari txapelketak aztertzera pasa gero, hurrengo Kurutziaga gurutzearen irudi guztien analisi zehatza erakutsi eta, amaitzeko, gaztetxeen errepaso zabala eginez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo