Marokoko Armadak 14 urteko gazte bat hil du, Sahararen aldeko kanpalekuan
Aaiun hirian eraikitako Justiziaren Kanpalekura zihoan ibilgailu baten aurka tiro egin zuen Marokoko Armadak igande gauean. Horren ondorioz, 14 urteko mutil saharar bat zendu zen eta, iturri ez ofizialek diotenez, zauritutako sei lagunetako bat ospitalean hil zen.
GARA
Hogei bat mila saharar batu dituen protestak aurreneko hildakoa utzi zuen bart. Marokoko Armadak tiroz hil zuen Elgarhi Nayem Foidal sahararra. 14 urteko nerabea 14 lagunekin zihoan autoan -horietatik sei zaurituta daude, hiru larri- eta Aaiun hiritik hamahiru bat kilometrora dagoen protesta kanpalekura sartzen saiatu zirenean egin zieten eraso, SPS informazio agentziak adierazi zuenez.
Fronte Polisarioak eman zuen aurreneko gertakariaren berri, eta hortik ordu batzuetara Rabateko Gobernu okupatzaileak ohar baten bidez baieztatu egin zuen, baina soldaduek «ibilgailuetako batek jaurtitako bala bati» erantzunez tiro egin zutela argudiatu zuen.
Guinguinbali.com webguneak aditzera eman zuenez, sei zaurituetako bat ere hil egin zen, ospitaleratu eta zenbait ordura. Iturri horrek plazaratutakoaren arabera, segurtasun indarrek albistea baieztatzea oztopatu dute, zaurituen hurbilekoei ospitalera sartzea eragotzi baitiete.
Fronte Polisarioko Kanpo Arazoetako ministro Mohamed Uld Sale-k, gertakaria ekiditeko «ezer egin ez izana» leporatu zien NBEri eta «nazioarteari». Bere esanetan, Polisarioko kideek zenbait gutun igorri zizkioten Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Misioari (Minurso), laguntza eske, poliziaren jazarpen itogarriaren ondorioz istiluak gerta zitezkeela aurreikusita. «Gertakari honetan Minursok erantzukizuna du, ez baitu hura ekiditeko ezer egin», gaineratu zuen.
Marokok bide desberdinak erabili izan ditu Estatu espainolak duela 35 urte alde egin zuenetik Mendebaldeko Saharan egin den protestarik handiena itzaltzeko. Fronte Polisarioaren iturrien arabera, azken urteetan nabarmen hazi da Justiziaren Kanpamentua (Agdaym Izik) eta egun 20.000 lagun inguru daude bertan.
Duela bi aste inguru dozenaka gazte iritsi ziren eta milaka dira orain arte kanpamentu honetara gerturatu diren sahararrak. Lurraldeko jatorrizko biztanleek etxebizitza, lanpostua eta hezkuntza egokia izateko eskubidea dutela aldarrikatzea eta berau onartua izatea dute xede.
Marokoko ehunka poliziakidek blokeatuta dituzte kanpalekurako sarrera guztiak: bai pertsonak sartzeko bai elikagai edo botikak sartzeko.
Artistas procedentes de 12 países se manifestaron ayer ante la sede de la Misión de Naciones Unidas para el Referéndum en el Sahara Occidental (Minurso) en protesta por la muerte del adolescente saharaui de 14 años Elgarhi Nayem, tiroteado por soldados marroquíes el domingo cerca de El Aaiún, capital del Sahara ocupado.
Los artistas -que participan en la IV edición de los Encuentros Internacionales de Arte ARTifariti, en la localidad de Tifariti, en la zona del Sahara Occidental controlada por el Frente Polisario- se unieron a grupos de saharauis para expresar su protesta ante la Minurso, según difundieron los organizadores del encuentro a través de un comunicado.
Se trata de la primera manifestación que se realiza ante la misión en la zona, según fuentes de ARTifariti.
Los manifestantes leyeron una carta dirigida al secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, en la que pidieron su intervención en defensa de la población saharaui y culparon a Marruecos, responsabilizando a Naciones Unidas de lo ocurrido el domingo.
Por otra parte, Aralar y PNV emitieron sendas notas condenando el suceso y en solidaridad con el pueblo saharaui. GARA
Metro Bilbao, ETS eta Euskotreneko langile talde batek sahararrei bidaltzeko 200 bizikleta biltzeko kanpaina abiatu du. Informazio gehiago, «200bicisparaelsahara.org» webgunean.