GARA > Idatzia > Ekonomia

Fluitecnik-ek Gamesako 45 langile hartuko ditu Altsasuko lantegi berrian

GARA

Fluitecnik enpresak, Gamesa hornitzen zuenak, modulu fotovoltaikoak ustiatzeko lantegi berri bat irekiko du Altsasun 2011ko udaberrian. Bertan itxitako Gamesako langileek lan egiteko aukera izango dute. Aerosorgailuen palak egiten zituen lantegia maiatzean itxi zen eta 150 langilek galdu zuten lanpostua.

Horietatik 71 lagunek Gamesak Nafarroan dituen beste lantegietan lortu zuten enplegua (Agoitz, Imarkoain eta Iruñea); beste 33k Sunsundegi enpresan (Altsasun) eta hemezortzik Isphordingeko langile ohiek sortutako kooperatiban.

Fluitecnik Gamesak zituen instalazioak alokatu ditu eta bertan 15 megawatteko bi ekoizpen lerro jarriko du abian. Ekoizpena apirilean martxan jartzea aurreikusi du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo