UGT, CCOO eta CC sindikatuek Volkswagenen hitzarmena sinatu dute
GARA
Volkswageneko zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta CC sindikatuek lan hitzarmen kolektibo berria sinatu zuten atzo. Hitzarmenak 2010ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 13ra arte iraungo du.
Volkswageneko langileek joan den ekainean eman zioten beren onespena erreferendumean.
Indarrean jartzean, aurten behin-behineko 150 kontratu eta datozen bi urteotan beste 250 behin betiko bilakatuko dira. Bestalde, 2010ean %0,3ko soldata igoera ezarri du; 2011n, %0,4koa eta 2012ean, %0,5koa. Urteko lan jardunaldia 211 egunekoa izango da urte bakoitzean.
LABek eta CGTk ez dute hitzarmena sinatu. Zuzendaritzak, berriz, oso pozik hartu zuen, «enpresarentzat eta lantegiaren etorkizuna bermatzeko urrats sendoa delako».