GARA > Idatzia > Euskal Herria

PSE, PP eta UPyD bakarrik, «Estatutuaren elkargunean»

Patxi Lopez lehendakariak Gernikako Estatutua «elkargunea eta euskaldun guztiak sar gaitezkeen leku zabala» dela irmoki adierazi nahi izan bazuen ere, 31. urteurreneko ekitaldiko argazkiak bestelako irudia erakutsi zuen atzo Gasteizen. Iaz bezala, EAJk, Aralarrek, EBk eta EAk huts egin zuten, beren ustetan, ezer gutxi baitago ospatzeko.
p014_f02_194x120.jpg

Zuriñe ETXEBERRIA |

Alderdien arteko banaketa izan zen atzo nagusi Gernikako Estatutuaren 31. urteurrenean. PSE, PP eta UPyD alderdi espainolak bakarrik geratu ziren Gasteizko Lehendakaritzan izandako ekitaldi ofizialean. ETBko Afrika Baeta aurkezleak gidatutako ekitaldian aurpegi ezagun ugari izan zen.

EAJko Mikel Martinez, Jokin Bildarraitz, Iñaki Azkuna eta Iñigo Iturrate izan baziren ere, horiek instituzioetako ordezkari gisa hurbildu ziren. Beste askoren artean, PSE, PP eta UPyD-ko ordezkariak; Madrilen ministro izendatu berri duten Ramon Jauregi; Mikel Cabieces, Estatu espainoleko ordezkaria Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian; eta Guardia Zibileko eta Polizia espainoleko goi kargudunak. Orotara, 400 gonbidatu inguruk hartu zuen parte ospakizunean.

Patxi Lopez lehendakariak hitzaldia eman aurretik, aurtengo Lan Onari sariak banatu zituzten. Aurtengo sarituak Manu Leguineche idazle eta kazetaria, Imanol Arias aktorea, Maria Luisa Laka euskaltzalea, Javier Ormazabal enpresaria eta Xabi Alonso futbolaria izan ziren.

Lopezen «elkargunea»

Patxi Lopez lehendakariak bere hitzaldian autogobernua «elkargunea eta euskaldun guztiak sar gaitezkeen lekua zabala» dela irmoki defendatu nahi izan bazuen ere, ekitaldiko argazkiak bestelako irudi bat erakutsi zuen. Iaz bezala, EAJk, Aralarrek, EBk eta EAk huts egin zuten, ospatzeko ezer ez dagoela argudiatuta.

Jeltzaleen esanetan, duela egun batzuk espainiar Gobernuarekin aurrekontu orokorrei babesa ematearen truke Gernikako Estatutua garatzeko akordioa sinatu bazuten ere, «Estatutua ospatzen dutenak beronen garapena oztopatu duten berberak dira».

Zentzu horretan, Aralarrek Gernikako Estatutua «gainditua» dagoela-eta estatutu berria aldarrikatu zuen. «Gernikako Estatutua ospatzeko ekitaldiak agerian uzten du, batzuek bestelakorik sinetsarazi nahi diguten arren, Estatutua ez dela elkargunea, herri honetako gehiengo sozial eta politikoa ez delako bertan egongo», nabarmendu zuten Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordeak eta Aintzane Ezenarro legebiltzar taldeko bozeramaileak.

«Bide onean ari gara», esan zuen lehendakariak hitzaldi amaieran; izan ere, «guztiek badakite, baita abertzaleek ere, hau bukaera dela, eta amesgaiztoa amaitzeke dagoela», jarraitu zuen. Une hauetan «lasaitasuna eta adimena» eskatu zuen Lopez lehendakariak, «akatsak garesti ordaintzen baitira».

Datorren urtetik aurrera, urriaren 25a lan egutegian jai eguna izango dela gogorarazi eta «euskaldunen arteko elkargunea zabalagoa» izatea espero duela adierazi zuen lehendakariak.

jai eguna

Datorren urtetik aurrera, urriaren 25a jai eguna izango da EAEko lan egutegian, Gasteizko Legebiltzarrak «Euskadiren Eguna» izendatu baitu.

Ibarretxe insiste en la creación de un nuevo marco político

El ex lehendakari Juan José Ibarretxe, en su tesis doctoral, insiste en la necesidad de un nuevo marco político ya que el «techo competencial» definido en el Estatuto de Gernika supone «una limitación para aumentar los niveles de competitividad empresarial y de bienestar social». Ibarretxe defendió ayer en la Facultad de Derecho de Donostia su tesis, de 644 folios, titulado «Principio ético, principio democrático y desarrollo humano sostenible: fundamentos para un modelo democrático». Por la tarde, a la misma hora que el acto oficial de Lehendakaritza, Ibarretxe participó en una charla en la que instó a profundizar en «la identidad nacional» y no sólo adquirir más competencias.

Entre las conclusiones de la tesis, el ex lehendakari destaca que el camino hacia la pacificación «nunca pasa por la tortura y los malos tratos», ni por «iniciativas que recortan los derechos civiles y políticos como la Ley de Partidos» y aboga por impulsar el diálogo «sin vetos personales ni políticos y sin condiciones previas».

Por la mañana, ertzainas de paisano identificaron y retuvieron durante media hora a tres estudiantes que colocaron varios carteles en la facultad. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo