GARA > Idatzia > Ekonomia

Asanblea Nazionalak erretreten erreforma behin betiko onetsi du

Erretreta hartzeko adina atzeratuko duen legeak Asanblea Nazionaleko langa behin betiko gainditu zuen atzo. Aitzitik, parlamentarien babesa jaso duen arren, herritarren gaitzespena jasoko du gaur berriz ere, sindikatuek ez baitute legea atzera botatzeko saiakeran amore emateko asmorik. Hala, erreformaren aurkako hamaikagarren mobilizazio eguna antolatu dute gaurko eta, legea onartu ondoren, orain arteko mobilizazio mailari eusteko prest dira.

p034_f01_194x132.jpg

GARA

Asanblea Nazional frantziarrak behin betiko onartu zuen atzo erretreta hartzeko adina bi urte atzeratzen duen legea. Asteartean Senatuan onespena jaso ondoren bere bide parlamentarioa bukatu zuen erretreta sistemaren erreformak, 332 aldeko boto eta 233 kontrako jasota.

Legea indarrean jartzeko Auzitegi Konstituzionalean Alderdi Sozialistak aurkeztutako helegitea gainditzea baino ez da falta. Hala gertatzen bada, Nicolas Sarkozy presidenteak datorren hilabetean legea sinatu eta Estatu frantziarreko hiritarrek ezin izango dute erretiroa 62 urte bete baino lehen hartu. Pentsio osoa jaso nahi badute, berriz, 67 urte bete arte itxaron beharko dute. Egun, erretreta hartzeko gutxieneko adina 60 urtekoa da eta pentsio osoa jasotzeko 65 urtekoa. Atzerapen hau pixkanaka ezarriko da 2018ra arte.

Hala izango da kaleko mobilizazioak geldiarazten ez badu behinik behin. «Gobernuak bataila irabazi du, baina liskarra ez da amaitu», adierazi zuten ezkerreko parlamentariek. Izan ere, Alderdi Sozialistak, Gobernura iritsiz gero, erretreta adina berriz ere 60 urtetan ezartzeko asmoa agertu du. François Fillon lehen ministroa, berriz, honela mintzatu zen: «Erreformak datozen belaunaldiei defizitaren zama arinduko die eta hiritarrek pentsioen etorkizuna lasaiago ikusiko dute».

Sindikatuek ez dute oraindik amore eman. Gaur bertan berriro protesta eguna antolatu dute -martxotik hamaikagarrena-.

Gainera, Estatu frantziarra geldiaraz dezaketen hainbat esparrutan oraindik gatazka ez da bukatu. Erregai findegi batzuk ireki dituzte, baina oraindik ere zazpi itxita dira.

Tren zerbitzuetan lanuzte mugagabeak dagoeneko 17 egun bete ditu; abiadura handiko trenen %20 eta gainerakoen %40 bertan behera geratuko direla aurreikusi dute. Orlyko aireportuan hegaldien erdia ez da aterako, agintarien datuen arabera. Besteetan herena gutxienez ez da aireratuko eta itsas portuetan ere greba egunak eragina izango du. Ikasleek ere protestei ekingo diete berriz ere.

Mobilizazioak, Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian atzo ere mobilizazioak izan ziren erretreta sistemaren erreformaren aurka. Euskal Herriko Erretreten Kolektiboak, Oldartu kolektiboak eta grebalarien biltzar nagusiak erretreta erreformaren kontrako informazioa zabaltzeko ekimena egin zuten BAB (Baiona-Angelu-Biarritz)inguruko merkatu guneetan. Angeluko Casinon, Kaskoin Plazako merkatuan, Leader Pricen; Baionako Leclerc-en, BAB 2n eta Carrefour hipermerkatuan, Angeluko Leclerc-en eta Tarnoseko Carrefouren 35 grebalari sartu ziren, pankarta bat zabaldu zuten eta bezero nahiz langileei ekintzaren zergatia azaldu zieten.

Erakunde horiek azaldu zutenez, informatzeaz gain, «ekintza honen helburua, jendea erretreten legearen aurka mobilizatzen jarraitzera eta biharko manifestaldian parte hartzera deitzea» zen. Gaur, 10.30ean, manifestazioa hasiko da eta gero «piknik aldarrikatzailea egingo dute, Herriko Etxe gibeleko kioskotik hasita».

Bestalde, Estatu espainiarrean CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorra eragin zuen gatazkak bere horretan jarraitzen duela eta lanuzteak eta manifestazioak antolatuko dituztela esan zuten. Mobilizazio egun nagusiak abenduaren 15ean eta 18an izango dira.

Sindikatuok «elkarrizketa soziala berehala berriro hasteko prest» azaldu ziren, baina lan erreforma, eta pentsioen eta soldata publikoen gaineko neurriak bertan behera uzteko baldintzapean.

hamaikagarrena

Legeak izapide parlamentarioa gainditu badu ere, gaur berriz ere erreformaren aurkako mobilizazio eguna izango da Estatu frantziarrean. Hainbat findegitan eta garraio zerbitzutan lanuzte mugagabea egiten jarraitzen dute.

LAB apoya las movilizaciones de los pensionistas vascos

LAB mostró ayer su apoyo las movilizaciones convocadas por plataformas de pensionistas de Bizkaia, Gipuzkoa, Araba y Nafarroa contra la reforma de las pensiones para mañana en todas las capitales de Hego Euskal Herria. El sindicato abertzale recordó que el objetivo del debate sobre la viabilidad de las pensiones en Europa es «convertir los sistemas de solidaridad en sistemas de capitalización, es decir, la pura y dura privatización de estos sistemas» y detacó los ejemplos de «las reformas que se quieren imponer en nuestro pueblo para reducir a su mínima expresión el ya famélico estado de bienestar». En este sentido, criticó los recortes «que dificultan aún más el acceso a un pensión digna», sobre todo en el caso de las mujeres, los jóvenes, y las personas con discapacidad o migrantes. Por ello, aplaudió la apuesta llevada a cabo en Ipar Euskal Herria en defensa del sistema de pensiones de la que el propio sindicato LAB ha sido agente activo.

Por otra parte, recordó que la comisión parlamentaria del llamado «Pacto de Toledo» debate también una reforma en el Estado español. Aunque las posturas de los firmantes parecen muy alejadas el sindicato, subrayó que los parámetros de la nueva reforma son «fuertes recortes en materia de derechos laborales y sociales, especialmente», lo referente al atraso de la edad de jubilación a los 67 años y la ampliación del periodo de cotización.

Asimismo, la plataforma por el cambio social Herri Abian llamó ayer a participar en las movilizaciones convocadas por los pensionistas bajo el lema «Aquí y ahora, defendanos nuestras pensiones» . GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo