GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

Kopako biharamuna uxatu nahi

Desorekan oreka topatu behar

Kopako partidan nahiz etxean eta kanpoan zuritik beltzera pasatzearen arrazoiak zeintzuk diren topatu behar ditu Lasartek.

p038_f01_444x444.jpg

Jon ORMAZABAL

«Oreka desorekan» zuen izena Joseba Llorentek horrenbeste maite duen Beti Mugan taldearen iraupen luzeko lehen diskoak, eta gauza da denboraldia hasi zenetik etengabeko desorekan dabilela taldea, oreka inondik inora aurkitu ezinda. Etxean bikain ari den bitartean, kanpoan oso eskas dabil eta Almeriaren aurka Kopan gertatu bezala, partida berean ere zuritik beltzera pasatzeko gai da, inork oraindik horren guztiaren zergatia zein den ondo ez dakien arren.

Galdera horixe izan zen atzo Zubietan bildutakoek etengabe bueltaka izan zutena, «zer gertatu zen Almeriaren kontrako Kopako partidaren atsedenaldian Realak bi aurpegi horren desberdin agertzeko?».

«Hori da guk egiten dugun galdera. Argi dago lehen zatian lortutako errenta horri eusteko gai ez ginela izan. Lehen zati horretan gauzak oso ondo egin genituen, eurei ondo presionatu eta eurak akatsak egitera behartu genituen. Bigarren zatian, aldiz, ez ginen horren ondo aritu, eurek baloia izan zuten, ziur asko erraztasun gehiegi eman genizkien eta ordaindu egin genuen», azaldu zuen Mikel Labakak, taldeko kapitainetako batek.

Alberto de la Bella taldekideak era bi zati oso desberdin ikusi zituen eta bere diagnosia ere antzerakoa izan zen. «Bigarren zatian gauza aldatu egin zen. Eurek zelaia irabazi ziguten eta gu atzerantz joan ginen poliki-poliki. Baloia berreskuratu eta berehala galtzen genuen, horrekin Almeria hazi egin zen, berdindu zezaketela sinetsi zuten», azaldu zuen kataluniarrak.

Taldea, atzeregi sartua

Azpeitiko atzelariaren iritziz, taldeak atzerapauso hori eman izanaren arrazoiak topatu behar dira gaitza errotik sendatzeko. «Argi dago taldea atzean sartzen denean asko sufritzen dugula, denoi gertatzen zaigun zerbait da, baina zergatik sartzen gara atzean, ohituragatik edo presioa aurrean egiteko gai ez garelako? Taldea gure atetik ahalik eta urrutien izaten saiatu behar dugu», azaldu zuen atzelariak.

Momentuz, sendagai bakarra partida osoan zehar duten guztia ematean datza. «%100ean jokatu behar dugu lehiakorrak izan ahal izateko. Baina ez gara gu bakarrik, beste askori ere izugarri nabarmentzen zaie topera ari ez direnean», gaineratu zuen Mikel Labakak.

Dena dela, horren egutegi estua izateak, berehala emango dio taldeari errebantxarako aukera eta Kopa ahalik eta azkarren ahaztu eta buruan Ligako txipa jartzea da onena. «Honi bueltak ematen jarraitzeak ez dio inori mesederik egiten. Azkenaldian etxetik kanpo izaten ari garen itxura eskas hori hobetu beharra daukagu emaitza horiek hobetu nahi baditugu».

Malagaren aurkako partida horri ere, desorekak ematen dio nolabaiteko oreka, izan ere, Realak etxetik kanpo puntu bakar bat lortu duen bitartean, andaluziarrak txapelketako talderik eskasena dira etxean, La Rosaledan jokatutako lau partidak galdu baitituzte orain arte, hori bai, Valentzia, Sevilla, Vila-real eta Real Madril bezalako talde handien kontra.

Gainera, 19rekin, horietako 12 etxean, golik gehien jaso duen taldea da Malaga, eta horrek ere zerbait esan nahi du. Horrexegatik, De La Bellarentzat, biharko aukera polita izan daiteke «kanpoan ezer egiteko gai ez garela dioen kartela gainetik kendu ahal izateko».

De la Bella desvela contactos para su renovación

Sin duda, Alberto De la Bella está siendo uno de los jugadores más destacados de la Real en este inicio de temporada. Tras un inicio algo dubitativo la pasada temporada, el lateral catalán se ha afianzado en el lateral izquierdo realista y es uno de los imprescindibles de Lasarte, para el que ha sido titular en todos los partidos oficiales de esta temporada.

Visto su rendimiento, que su contrato acaba en junio y los primeros rumores aparecidos sobre posibles equipo interesados en hacerse con sus servicios, en el entorno realista existe cierto temor por su posible marcha en verano. Preguntado por esta posibilidad, De la Bella desveló ayer que su representante ha mantenido varios contactos telefónicos con Jokin Aperribay esta semana y que es muy probable que venga esta semana a Donostia para negociar la renovación de su contrato «y creo que se acercarán posturas».

Preguntado por los intereses de otros equipos, «explicó que eso es bueno para mí y la Real y no creo que sólo se fijen en mí. Te halaga y es gratificante que se hable de este interés, pero mi deseo es el de quedarme aquí porque estoy muy a gusto», señaló.

En otro orden de cosas, señaló que está «en reserva» por haber jugado tantos partidos tan seguidos y desveló que los técnicos le recomendaron que «regulase y no subiera tanto» en el partido de Copa ante el Almería. Algo que al jugador le resultó imposible una vez se metió en la batalla ante el equipo almeriense. J.O.

Markel Bergara apunta a titular en Málaga

Sorprendió que, tras sus buenos minutos el lunes ante el Depor, Markel Bergara no tuviera una oportunidad en Copa, pero viendo que ayer se ejercitó prácticamente «en privado» con Martín Lasarte, todo apunta a que el técnico uruguayo quiere contar con el centrocampista elgoibartarra para la salida de mañana a Málaga.

El venezolano Rondón estará un mes de baja

El delantero venezolano del Málaga José Salomón Rondón estará un mes de baja debido a una rotura fibrilar en el recto anterior del cuádriceps de la pierna derecha, según informaron fuentes del club andaluz. Por lo que respecta al centrocampista Antonio Galdeano Apoño, que no jugó ante Osasuna el pasado partido de Liga en El Sadar ni el de ida de Copa ante el Hércules, estará disponible para medirse mañana al conjunto donostiarra, al igual que el delantero Juanmi, que lleva casi un mes ausente por un esguince de tobillo y que trabajó ayer con normalidad

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo