OIARTZUN
Sinadura bilketa hasiko dute Oiartzunen, autobide berriaren kontra
Oiartzungo Autobide Berriaren Aurkako Taldeak sinadura bilketa egingo du datozen asteetan Lanbarren ingurutik abiatu eta Mendingo goiko aldetik igaroko den plataforma logistiko berria eraikitzeko proiektuaren kontra. Era berean, autobidea eraikitzen bada, herriko hainbat txoko nola geratuko diren islatzeko planoak lantzen ari dira, herritarrak sentsibilizatzeko asmoz. Gainera, herri osoa mobilizatzeko, azaroaren 4an batzarrean bilduko dira arratsaldeko zazpietan udaletxeko udalbatza aretoan. Batzarra irekia izango da, nahi duten orok parte har dezan.