Haurrak hartzea
Txernobileko Haurrak elkartea 40 haur ingururentzako familia bila ari da
Txernobileko Umeak elkarteak bilera informatiboa egingo du datorren ostiralean interesa duten pertsonek Txernobilgo haurrak nola bizi diren eta euren beharrak zeintzuk diren ezagut dezaten. Bilera azaroaren 5ean izango da, 18.30ean Bilboko Ronda kaleko Boluntan. Bestalde, elkartea 40 haur inguru hartzeko familia bila ari da. Nahiz eta 2011ko udarako hilabete asko falta diren, izapideak abiarazi dituzte eta, hortaz, Txernobilgo haurren bat hilabete batzuez etxean hartu nahi dutenek elkartera jo behar dute. Umeek «Txernobileko sindromea» deiturikoa dute, hau da, gaixotasun zehatzik ez baina osasun arazoak dituzte erradioaktibitatearen ondorioz.