GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Juan Mari Arregi

Zerbait ari da mugitzen Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuan joan den astean egindako bederatzigarren grebak Ipar Euskal Herriko errealitatea agerian utzi du: zerbait ari da mugitzen, baita Euskal Herriko zati horretan ere. Gure herriaren iparraldea «lotan» zegoen gune bezala agertzen zen, langile eta herri borroketatik urrun, eta guztiz baldintzatuta, bai lan iturrien desegiteagatik, bai lana uda garaira murriztu zelako eta baita, ondorioz, bertakoak Frantziako beste lekuetara emigratzen zutelako ere. Pentsioen erreformaren kontrako greba eta mobilizazio aldi honetan, Ipar Euskal Herriko langileak, ikasleak eta herritarrak gogoz ari dira parte hartzen. Nabarmentzekoa da ikasle gazteen parte-hartzea greban eta manifestaldietan, helduekin elkartasuna adierazi dute eta etorkizuneko euren lanpostuen alde egin dute.

Egia da, Ipar Euskal Herriko nekazal sektoreetan azken urteetan mugimenduak egon direla beraiena defendatzeko. Baina pentsioen erreformaren kontrako azkeneko greba eta manifestazioek mobilizazio handiagoa sortu dute, ez baita mugimendu sektoriala izan, orokorra baizik. Sektore publikoak, baita pribatuak ere; bai industriako langileak (Baiona-Angelu-Biarritz ingurukoak), baita gainerako herritarrak ere, ikasleak barne. (...). LAB sindikatuak, Ipar Euskal Herriko beste sindikatu, herri mugimendu eta alderdi politiko abertzaleekin batera azken urteetan egin duen lanak, horretan lagundu du seguruena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo