GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kortxoeneak autogestioaz ekitaldiak antolatzen jarraituko du

GARA |

Urriaren 14an Groseko Kortxoenea gaztetxea miatu zuen Polizia espainolak, gazteen aurkako sarekadaren baitan. Operazio horretan, bi ate suntsitu zituen Poliziak eta 1.000 eurotik gora, bost ordenagailu, bideokamera eta argazki-makina bana, argazkiak eta liburutegiko DVD, aldizkari eta liburuak eraman zituen. Gaztetxea hankaz gora utzi zuten, baina gazteek dena txukundu eta prest zituzten ekitaldiak egitea erabaki zuten protesta ekitaldi bat egin eta gero.

Kortxoeneako ordezkariek emandako prentsaurrekoan argi utzi zuten gaztetxea duela lau hilabete okupatu zutenetik hartu duten martxari eutsiko diotela, Donostian gazteen «erreferentzia gune» bilakatu delako. Autogestioari esker lortutako guztia geldiarazi nahi dutela salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo