Kultura
Torelloko Unmin Mendi Zinemaldia ateak zabaltzeko prest da
Andoni ARABAOLAZA
Garai hauetan urtero gertatzen den bezala, Torellotik oso eskaintza berezia iritsi da: mendi zinemaldia. Aurten Unnim Mendi Zinemaldia izenarekin aurkezten zaigu, eta datorren ostiralean zabalduko ditu ateak.
Aurretik hamar egun (21ean amaiera ekitaldia egingo da) egitarau zabal eta oparo batekin. Jakina, lehiaketarako aurkeztu eta hautatu dituzten filmak izango dira izar nagusiak. Torelloko zinemaldiak dagoeneko izen handia du nazioartean, eta horren isla dira mundu zabaleko hainbat txokotatik iritsitako zintak.
Baina filmekin batera, Torelloko antolatzaileek beste hainbat proposamen egin dituzte. Horietako batek mahai-inguru foma hartuko du. Eztabaidarako gai mamitsua jarriko dute mahai gainean: «Mendiari errespetua galdu al zaio?». Ospakizunetarako beta ere izango da; izan ere, Everestera joan zen lehen espedizio katalanak 25 urte bete ditu.
Erakusketa, liburuen txokoa.... eta, jakina, omenaldirik ere izango da. Aurtengo protagonista Peter Habeler izango da. Informazio gehiago: www.torellomountainfilm.cat.
Katalunian antolatzen den mendi zinemaldiak datorren 12tik 21era iraungo du. 28. ekitaldiak egitarau zabala eskainiko du.
Tibeteko zazpimilakoaren igo gabeko hegohorman zendu da Puryear, erlaitz batgainean erori ondoren. 37 urte zituen, etaalpinista estatubatuar indartsuenetarikoa zen.
Azken espedizioanbezala, Himalayara egin dituen espedizio gehien-gehienetan alboan izan du. Biek ala biek esplorazioaren, estilo alpinoaren eta alpinismo teknikoaren alde egin izan dute.