GARA > Idatzia > Kultura

Arrazakeriaren kontra, Koloretan Bizi zinemaldia Getxon

Gaur hasi eta hurrengo bi asteetan arrazakeriaren kontrako zinemaldia ospatuko dute Getxon, Koloretan Bizi izenekoa, urtero Bizkaiko hainbat herrietan ospatzen dena.

«Zinemaldiaren helburua pelikula erakargarrien bitartez eskubide berdintasuna eta aniztasunaren alde sentikortzea da», antolakuntzak bidali duen idatziaren arabera. Aurten, gainera, gaurkotasunezko hainbat gaien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko baliatu nahi dute ekimena, ijitoen kontrako jazarpena eta Europar Batasunean etorkinen kriminalizazioa tarteko.

Emanaldiak gaur hasiko dira, Cherien Dabisen «Amerika» filmarekin (2009). Etzi film laburrak botako dituzte, eta, datorren astean, Orson The Kid eskolak gauzatutako «Los veraneantes» (2009) azaroaren 15ean, eta, bukatzeko, Almudena Carracedoren «Made in L.A.» (2007) azaroaren 17an. Pelikula guztiak Getxoko kultur etxean (Villamonte 8 helbidean) botako dituzte, 19.30ean eta doan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo