Siruela etxeak Italo Calvinok jaso eta igorri zituen gutunak plazaratu ditu
Mundu propiodun idazle goraipatua izateaz gain, Italo Calvino (Kuba, 1923-Italia, 1985) pisu handiko pentsalaria izan zen, eta, orain, bere jarduna hobeto ezagutzeko parada izan dezagun, berak igorri eta jasotako gutunak plazaratu berri ditu Siruela argitaletxeak, «Correspondencia (1940-1985)» izeneko liburuan. Bertan 240 gutunez osatutako bilduma irakur daiteke, idazleak aitari edo Cesare Pavese, Pier Paolo Pasolini, Eugenio Scalfari eta Umberto Eco bezalako sortzaileei igorritakoak. Antonio Colinas poetak sailkatu ditu eta XX. mendearen bigarren zatiko Italiar gizartea ulertzeko zantzu lagungarriak ematen dituzte.