Lau eta Erdiko Txapelketa
Aimar-dependentzia uste baino handiagoa da, kaiolan bederen
Patxi Ruiz izan zen, 2005ean, goizuetarra ez den Asegarceko azken semifinalista. Beloki da final-laurdenak gainditu dituen beste pilotari bakarra.
Jon ORMAZABAL
Egungo espezialistarik onena Asegarcekoa den arren, kaiolako txapela beste urtebetez Aspeko pilotariren baten eskuetara joango da, bigarren urtez jarraian, finalerdietako ligaxkako lau ordezkariak Eibarko enpresakoak izango baitira. Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek emandako mailari esker, beren historiako udarik zailena nota onez gainditu zuten arren, Lau eta Erdikoak oso argi utzi du, kaiolan bederen, Bilboko enpresaren «Aimar-dependentzia» uste baino handiagoa dela.
Zenbakiak oso esanguratsuak dira alor horretan eta aurtengo txapelketan zehar Asegarcekoak aldea murrizteko moduan izango zirela ematen bazuen ere, gauzak erabakitzeko unean, Aspeko espezialistek nahikoa erraz gainditu dituzte enpresen arteko hiru kanporaketak. Halere, Aimar Olaizolaren hutsunea zerbait puntuala izan den arren, arazoa sakonagoa da, bost urte igaro baitira goizuetarra ez den beste Asegarceko pilotari bat azkenekoz ligaxkan sartu zenetik (Patxi Ruiz, 2005). Hau da, azken bost urteetan finalerdietara iritsitakoak hogei izan badira, hamazazpi Aspekoak izan dira eta hiru besterik ez, -beti Aimar Olaizola-, Asegarcekoak. Hori bai, Goizuetako aurrelariak lau txapel eman dizkie (2002, 2004, 2005 eta 2008). Kaiolako hau izan da, hain zuzen ere, Asegarceko pilotari batek jantzi duen azken txapel ofiziala, azken seiak Eibar aldera joan baitira.
Baina urrutirago joanda, enpresak gaur egun dituen hogeita zortzi pilotarietatik hiruk baino ez dakite kaiolako finalerdiak jokatzea zer den. Aipatutako Aimar Olaizolaz eta Patxi Ruizez gain, Ruben Belokik lortu zuen 2003ko txapelketan final-laurdenak gainditzea. Hori bai, ez Lizarrakoak ez Burlatakoak ez zuten aurrera egitea lortu. Beraz, aste honetan berragerpena egingo duen pilotaria da Asegarcen Lau eta Erdiko final nagusia jokatu duen pilotari bakarra.
Kasua bitxia da oso, bigarren mailako edo promozioko txapelketari begiratuz gero, jokatu diren laurak Asegarceko pilotariek irabazi baitituzte: Urrutikoetxea (2009), Olaetxea (2008), Diaz (2007) eta Mendizabal (2006). Kate horrek, ordea, ez du segidarik izan lehen mailan.
Labrit eta Adarraga
Txapelketa nagusiari dagokionez, enpresek atzo eman zuten jakitera finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldia noiz eta non jokatuko den.
Sebastien Gonzalez txapeldunak eta Abel Barriolak ez dute orain arte sekula elkarren aurka lau eta erdiaren barruan jokatu eta larunbat honetan egingo dute estreinakoz Iruñeko Labriten. Martinez de Irujok eta Titinek, aldiz, igandean neurtuko dituzte indarrak Adarragan.
Alexis Apraiz, uno de los zagueros más potentes de Asegarce en la actualidad, será el escudero de Aimar Olaizola en el partido de su reaparición este sábado en el Labrit iruindarra. Enfrente se encontrará con Pablo Berasaluze y Rubén Beloki, en un partido de bastante compromiso.
El delantero de Goizueta prosigue con su puesta a punto y ayer estuvo entrenando en el Beotibar tolosarra, en uno de sus últimos tests previos antes de volver a vestirse de blanco tras seis meses en el dique seco.
Olaizola II disputó ayer un partido acompañado de Kepa Peñagarikano y se midieron a Lemuno y Apraiz, su zaguero el sábado en Iruñea. J.O.
Enpresan dauden 28 pilotarietatik, Aimar Olaizola da kaiolako finala jokatzea zer den dakien bakarra, jokatu dituen laurak irabaziz gainera.
Gonzalezen eta Abel Barriolaren arteko partida larunbatean jokatuko da Labriten eta Irujo eta Titin artekoa, berriz, igandean Adarragan.