Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetan astebeteko greba deitu dute
Joan den ostegunean sektoreko langileen %20tik beherako ordezkaritza duten CCOOk eta UGTk hitzarmen berria sinatu zuten patronalarekin. ELAk eta LABek esan dutenaren arabera, langileak «oso haserre» daude eta azaroaren 22tik 28ra astebeteko greba deitu dute.
Amaia ZURUTUZA
Joan den ostegunean CCOOk eta UGTk patronalarekin Gipuzkoako hirugarren adineko egoitzetako langileen lan baldintzak arautzen dituen lan hitzarmen berria sinatu izana gogor salatu zuten atzo LAB eta ELA sindikatuek. Izan ere, besteak beste, bi sindikatu horiek langileen ordezkaritzaren %20 ere ez dutela adierazi zuten. Era berean, sinatu duten akordioak langileen egoera areago okertuko duela baieztatu zuten.
Hala, azken hilabetetan akordio duin baten alde mobilizazio ugari egin ostean, Gipuzkoako Aldundia, Adegi eta CCOO eta UGT 3.500 bat langileri eragingo dion hitzarmenaren inguruko gatazka ixten saiatu direla salatu zuten. Aitzitik, arazoa konpondu gabe dagoela eta langileak «oso haserre» daudela nabarmendu zuen LAB sindikatuko Ane Sarriegik. Horrenbestez, mobilizazioak egiten jarraituko dutela iragarri zuen. Lehenik, azaroaren 19an Aldundiaren parean mobilizatuko dira langileak eta, bigarrenik, azaroaren 22tik 28ra astebeteko greba deitu dute ELAk eta LABek.
Sinaturiko akordioaren inguruan hainbat gogoeta plazaratu zituen Sarriegik. Batetik, joan den ostegunean patronalak eta aipaturiko bi sindikatuek lan gatazkak konpontzeko eginkizuna duen Preco-ren (lan gatazkak konpontzeko prozedura bitartekaritza) egoitzan egin zuten bileran sinaturikoa ezkutatu egin dietela salatu zuen. Are gehiago, akordioa pribatua zela argudiatuz, Preco-n aktak jasotzen dituen langileari berari ere bileratik ateratzeko agindu ziotela baieztatu zuen Sarriegik. Alde horretatik, «akordioa pribatua izan bada, zergatik egin dute erakunde publiko batean?», galdetu zuen eta, akordioa langileentzat ona bada, ea zergatik ezkutatzen duten. Akordioa ezkutatuz langileak babesgabetasun juridiko egoeran jartzen dituztela ere salatu zuen.
ELAko Iñigo Zubeldiak bezala, Sarriegik ere Gipuzkoako Aldundiak gatazka honetan izan duen esku-hartzea kritikatu zuen, zehazki, «akordio lotsagarri honen atzean Maite Etxaniz Gizarte Ekintzako arduradunak jokatu duen papera». Oro har, gaur egun «oso ez nahikoak» diren gizarte zerbitzuak Aldundiak «guztiz suntsitu» nahi dituela baieztatu zuen eta sinaturiko akordioa helburu hori erdiesteko «beharrezko elementua» dela. Era berean, LABeko kideak nabarmendu zuenez, Aldundia izan da gutxiengoan sinaturiko hitzarmen hau baimendu duena.
Joan den ostegunean bertan sektoreko ehunka langilek Preco-ren egoitza atarian protesta egin eta beren haserrea adierazi zuten. Hurrengo egunean ere, ostiralean, ELAk eta LABek deituta elkarretaratzea egin zuten langileek Aldundiaren parean. Zentzu honetan, ez Maite Etxaniz ez Markel Olano oraindik ez direla langileekin bildu kritikatu zuen Sarriegik, bilera eskaera aspaldi egin bazieten ere. «Langileen kezkak entzuteko, itxura denez, haien bulegoak ez daude irekita».
Hitzarmena, ordea, 3.500 bat langile biltzen dituen sektorean %20ko ordezkaritzara iristen ez diren bi sindikatuek sinatu dutela gogorarazi zuen eta, hori dela eta, langileak oso haserre daudela. Izan ere, «lotsagarria da hitzarmen duin baten alde ezer ere egin ez duten bi sindikatu hauek patronalaren interesetara makurtzea», salatu zuen. Edukiei dagokienez, berriz, akordio «lotsagarria» dela esan zuen Sarriegik, langileen oinarrizko aldarrikapenak jasotzen ez dituelako eta langileen lan baldintzetan atzerapausoak dakartzalakolako.
Los sindicatos y la patronal de las residencias para la tercera edad de Bizkaia retomarán las negociaciones del convenio provincial tras un parón de nueve meses y cinco jornadas de huelga en el sector. Según informó ayer ELA, sindicato mayoritario en el sector en Bizkaia, la reunión de la mesa de negociación del convenio se celebrará el próximo lunes.
Al respecto, ELA considero que se puede «avanzar en la búsqueda de un acuerdo» que mejore las condiciones de los 4.500 trabajadores de las residencias vizcainas y se atribuyó el desbloqueo de la negociación, entre otras cuestiones, por haber impulsado las cinco jornadas de huelga. GARA
ELAk eta LABek gogor salatu dute Gipuzkoako Aldundiak, eta bereziki Gizarte Ekintzako arduradun Maite Etxanizek, gaur egun jada «oso ez nahikoak» diren gizarte zerbitzuak «guztiz suntsitu» nahi dituztela.