GARA > Idatzia > Kultura

Zinebi jaialdia hasi aurretik gosea pizteko, gaur abiatuko da PreZinebi

GARA | BILBO

Zinebi Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 52. edizioak «aperitiboa» eskainiko du gaurtik azaroaren 20ra arte. PreZinebik Zabalguneko eraikina izango du egoitza.

Hitzordu nagusietakoa Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak Thomas Bidegain euskal gidoigilearekin antolatu duen topaketa izango da. Gidoigile honek, Jacques Audiardek zuzendutako «Un prophéte» film luzearen gidoia idatzi zuen.

Halaber, ZinebiExpress lehiaketa ospatuko da azaroaren 13an. 9.00etatik 10.30era izango da izen-ematea eta une horretan jakinaraziko da film laburren gaia. Bestalde, Zinegoak Jaialdiak «El show del txistu» lanaren aurkezpena egingo du egun berean.

Euskal zinemak ere izango du tartea. Hilaren 16an, FAS zineklubak «80 egunean» aurkeztuko du. Bertan izango dira Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariak, bai eta Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga eta Jose Ramon Argoitia aktoreak ere.

Hilaren 17 eta 18an, Delphine Seyrig antzezle, zinemagile eta militante feminista hil zenetik 20 urte beteko direnez, Simone de Beavoir Taldeak omenaldia egingo dio.

Hilaren 20an, Caostica Elkarteak UFO-Pornoari eskainitako festa ospatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo