ARABA
Jone Uria eta Odei Barroso Bertxoko sariketako finalean izango dira
Ozaetako txokoan jokatu zen joan den ostiralean Bertxoko sariketako lehen kanporaketa. Bertan, Odei Barroso, Unai Gaztelumendi, Jone Uria, Ekaitz Samaniego, Ainhoa Comas eta Kristiñe Txoperene aritu ziren. Berrogei bat lagun izan ziren bertan afaltzen, eta gero Gasteiztik eta Aiaratik ikusle gehiago hurbildu ziren saioa ikustera. Saioa orokorrean nahiko arina eta umoretsua izan zen. Azaroak 12 eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudion eta Gasteizen, eta 26an izango da finala, Trebiñuko sagardotegian.