Mallabiko Udalak gazteen kontrako sarekada gaitzetsi du
GARA |
Mallabiko Udalak, ostegunean izandako udalbatzarrean, aho batez onartu zuen gazte indepen- dentisten sarekadaren kontrako mozioa. Gazte Independentistak eta Ikasle Abertzaleak erakundeetako kideen atxiloketa salatzeaz gain, inkomunikazioa bertan behera uzteko exijitu zuten mozioaren bitartez. «Atxilotutakoei aplikatu zaien erregimen horren bidez, inpunitate eremu ilunak sortzen dira, torturak eta tratu txarrak ahalbidetuz», zehaztu zuten. Ezker abertzaleko bost hautetsiek eta EAJko hiruk alde bozkatu zuten.