GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Rikardo Gonzalez De Durana Alzola Oreitia (Araba)

Berdintasunaren alde, zaintza partekatua

Indarkeriarik bortitzena eta ankerrena umeen aurka erabiltzen dena da. Zoritxarrez, hau Estatu espainolean eguneroko une orotan erabiltzen den indarkeria mota da. Banatzerakoan gurasoak ados ez bagaude, legez beti zaintza amari ematen zaio, umeak aitarik gabe bizitzera behartuz, aitak gure seme-alaben bisitari hutsak bilakatuz.

Arazoa politikoa da, zeren politikariak diren legeak egiten dituztenak, eta epaileak betearazten dizkigutenak. Orain berdingabeko aukera daukagu, udal eta foru hauteskundeak gertu baitaude, eta nire ustez, berdintasunaren aurkako lege horiek ezartzen dizkiguten politikariak zigortzeko profitatu beharko genituzke. Nola? politikari horien aurkako kanpaina politikoa eginez, gure bozak ukatuz eta abar. Argi eta garbi hitz eginez, PSOEren aurkako kanpaina politikoa egin behar genuke, zeren alderdi hori da Madriletik gobernatzen gaituena, eta egunero ikusten dugunez, berdintasunaren alde jardun beharrean, berdintasun errealaren aurkako «Berdintasun Ministerioa» sortuz jendea engainatu nahian dabil. Baina helburua lortzekotan borroka egin behar dugu, berdintasuna ez baitigute oparituko. Beraz, borroka egiteko prest dagoena nirekin harremanetan jar daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo