Euroliga Partida oso garrantzitsua Belgraden
Nathan Jawai, antipodetako «lurperatzaile» aborigena
Baskoniak behar-beharrezkoa du garaipena historian lehen aldiz bost atzerritar dituen Partizanen etxean.
Jon ORMAZABAL
Ezbairik gabe, gaur Pionir beroan elkarren aurka lehiatuko diren Baskonia eta Partizan dira, bakoitza bere modura, taldeak berreraikitzen Europan dauden espezialistarik onenak. Baskoniak azkenaldian Balkanetara begiratu duen bitartean, Serbiako harrobirik emankorra den «lurperatzaileen» klubak -Nikola Pekovic, Uros Tripkovic, Novica Velickovic, Milenko Tepic eta Aleks Maric dira saldu dituen azken harribitxiak-, mundu zabalera jo du aurtengo taldea osatzeko. Ondorioz, historian lehen aldiz, bost atzerritar ditu Partizanek aurtengo posterrean: Lafayette eta Gist estatubatuarrak, Klobucar esloveniarra, Jan Vesely txekiarra eta Nathan Jawai australiar aborigena.
Batere gogoko ez duen arren, bere gorpuzkeragatik -2,08 metro eta 130 kilo ditu- Aussie Shaq edo Baby Shaq bezala ezaguna den pibota izango da Baskoniaren barruko jokoak topatuko duen oztoporik handienetarikoa. Australiako liga berehala geratu zitzaion txiki Nathan Jawairi eta 2008. urtean NBAra jauzi egin zuen lehen jokalari aborigena bihurtu zen.
AEBetako ibilbidea, ordea, ez zen batere xamurra izan Jawairirentzat, 2009ko urtarrilera arte ez baitzuen debutatzerik izan bihotzeko gaitz bat antzeman ziotela-eta. Inolako jarraikortasunik gabe bi urtez Toronto, Dallas eta Minessotan jokatu ostean, beste australiar batek -serbiar jatorrikoa hala ere- utzitako hutsunea betetzera heldu da Belgradeko Partizanera; hain zuzen ere, Panathinaikosek fitxatutako Aleks Maric pibotarena.
Vujosevicen hutsunea
Ustekabean Euroligako azken Lauko Finalerako sailkatu ostean, beste behin ere taldea berrasmatu behar izan zuen udan Partizanek. Izan ere, espero zitekeen bezala, kontinenteko talderik boteretsuenak Belgradekoen piezarik preziatuenak eskuratu zituzten denboraldi amaieran. Aipatutako Maric pibotaz gain, Bo McCalebb antolatzailea ere Sienara joan zen udan. Hori bai, ezbairik gabe, hutsunerik handiena Dusko Vujosevic entrenatzailearena izan da, CSKAk Moskura eraman baitzuen bere ibilbidea zuzendu asmoz.
Azken urteotan egindako lan bikainari jarraikortasuna eman nahian, bere laguntzaile izandako Vlada Jovanovicek hartu du taldea zuzentzearen ardura. Aldiz, Vujosevicen ihesak taldeko gazteenak umezurtz utzi dituela esan daiteke.
Aldaketak aldaketa, sustraiei heltzea ere oso gomendagarria izaten da aurrera jarraitzeko. Hala, Dusan Kecman eskolta beteranoa da gaur egun Pionirreko zale beroen jokalari kuttuna. Panathinaikosekin Euroliga irabazia duen jokalaria da egun kantxaren gainean jokalari gazteak gidatzeaz arduratzen dena; bere ekarpena, adibidez, oso garrantzitsua izan zen iragan astean Prokomen etxean Partizanek lortutako garaipenean.
Etorkizun hurbilera begira, 20 urteko Jan Vesely hegaleko txekiarrak dirudi talde handi batera jauzia egiteko aukerarik gehien dituen jokalaria Djekic hegalekoarekin eta Milosavljevicekin.
Tras el fiasco del pasado miércoles ante el Zalgiris en Zurbano, el Baskonia se juega buena parte de su futuro en la competición en una de las canchas más calientes del continente. Por ello, Dusko Ivanovic aceptó en la previa al partido que el de hoy, con la baja más que probable de Haislip por un esguince en el tobillo, será una prueba de carácter y de juego para su equipo.
Pese a la fiereza de los «sepultureros», sus animosos seguidores, Partizan, tan necesitado como Baskonia, ya ha dejado escapar dos victorias de su fortín del Pionir esta temporada, en la jornada inaugural de la Liga Adriática ante el Buducnost (78-79), y en la Euroliga hace dos semanas ante el Maccabi (54-67).
Entre los baskonistas, el que conoce bien lo que es jugar en esa caldera es un Nemanja Bjelica que espera aún un recibimiento más hostil hacia su persona, ya que pese a haber militado en las categorías inferiores de Partizan, sus dos últimas temporadas las jugó en el Estrella Roja, el enemigo histórico de los blanquinegros. Dejan Musli es el otro serbio del equipo vasco. J.O.
Dusko Vujosevic entrenatzaileak Moskura alde egin ostean, Dusan Kecman eskolta da serbiar espirituari eutsi eta taldeko gazteenak pistatik bertatik gidatzen dituena.