Bernabeura joango dira larunbatean zuri-gorriak
Zelaikoa ez da borroka bakarra
Real Madrilen aurka jokatzeak komunikabideen interesa areagotzen du, baita zaindu beharreko fronteak ugaritu ere.
Amaia U. LASAGABASTER
Real Madrilen aurka jokatzeak berez zailtasun dezente eskainiko ez balitu, galaktikoen aurkako norgehiagoka izateak borroka zelaira ez mugatzea omen dakar. Taldearen beraren boterearen ondorioa edo bertako komunikabideen ekimen hutsa den jakitea ez da erraza, baina emaitza berbera da: Santiago Bernabeuko partidak klasikoen giroa izango badu, gauza bera esan daiteke horren aurreko astean gertatuko -gertatzen ari dena, alegia- denari buruz.
Fronteak, izan ere, ez dira gehiegi aldatzen urte batetik bestera. Jokalariei buruzko zurrumurruak, epaileen jokaeraren azterketa eta kutsu politiko dezente duten gaiak izan ohi dira Madrilen interes handiena pizten dutenak.
Zurrumurruei dagokienez, argi dago zein den aurtengo protagonista nagusia. Bada hainbat hilabete, izan ere, Fernando Llorenteren izena guztien ahoan dabilela. Aurrelari zuri-gorriak argi esan du bere asmoa Athleticen jarraitzea dela eta are argiagoa izan da klubak aldarrikatutako jarrera, alegia, ateak zabal ditzakeen gauza bakarra klausula osorik ordaintzea dela. Baina Jose Mourinhoren interesa berpiztu da... edo hori uste dute, behintzat, Madrilgo komunikabideek. Astea hasi orduko, dagoeneko titular ugari agertu da: «Llorente, desiratua», «Mourinho, Llorenterekin obsesionatuta», «Mourinhok Llorente nahi du»... Editorialek, kronikek, blogek, albisteek eta iritzi-artikuluek bide berberari ekin diote, aurrelariak Real Madrilen jokatzeko bertuteak dituela erakutsiz eta, noski, Llorenteren beraren asmoa kamiseta zuria janztea izan beharko litzatekeela argi utziz.
Golegilearen erakarpen indarra hain handia izanik, epaileen gaia bigarren mailan geratu da oraingoz. Bada denborarik larunbatera arte, baina oraindik ez da Villarren eskuari buruzko oharpenik egin. Izan ere, Bilbon bertan berotu da giroa aurten; argitzear dago Fernando Garcia Macuak joan den larunbatean eskainitako prentsaurrekoa kanpainaurrean kokatu behar den edota Bernabeun gerta daitekeena prebenitzeko egin zuen.
Presidenteak berak aurre egin behar izan dio ezinbesteko hirugarren fronteari. Aurtengoan Espainiako selekzioak hartu du San Mamesen ikus daitezkeen ikurrak edota jokalari zuri-gorrien espainoltasunaren lekukoa. «La Roja»-k Bilbon jokatzeko dituen aukerak, hain zuzen ere. Macuak ohiko anbiguotasunari ekin dio, bere jarrera pertsonala azaldu gabe, baina argi utzi zuen, «Marca» egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, 37.000 bazkide dituen kluba ordezkatzen duela. Eta horien artean ez du gaiari buruzko «ardurarik ikusten une honetan. Ez da Bilbon, ez eta Athleticen bazkideen artean ere, kezkarik sortzen duen gaia; eta ez luke kanpoan ere kezkarik sortu behar. Unea heldu behar bada, helduko da».
Aste luzea, dudarik ez, zuri-gorriei datorkiena. Eta esfortzu handia, egin behar dutena, borroka garrantzitsu bakarrean kontzentratzeko.
Epaileei buruzko eztabaida piztea Athletici egokitu zaio aurten. Garcia Macuak, hala ere, larunbatean baino apalago hitz egin zuen atzo, Undiano Mallencori buruz galdetu ziotenean. Taldeak berarekin emaitza txarrak lortu izan dituela gogorarazi arren, «sekulako epailea eta pertsona» dela nabarmendu zuen.
Buenas y malas noticias para el Athletic en el regreso al trabajo. La buena pasa por la recuperación de Fernando Amorebieta, que ayer completó el entrenamiento con normalidad. Otra cosa es que el central, de baja por una rotura muscular desde hace mes y medio, tenga el ritmo necesario como para poder entrar en, al menos, la convocatoria para Madrid.
Una lista en la que apenas va a haber defensas, después de que el Comité de Competición hiciera oficiales las sanciones de Carlos Gurpegi, Koikili y Xabi Castillo. El Athletic había presentado alegaciones por los dos laterales, pero el ente federativo no las atendió, con lo que ni siquiera podrán viajar a Madrid.
Algo que, en principio, parece complicado para Aitor Ocio. El gasteiztarra, que también lleva mes y medio fuera del equipo, sólo pudo realizar ayer la primera parte del entrenamiento. Y ni siquiera eso hubo para Gaizka Toquero, que el miércoles pasado se tuvo que retirar durante el encuentro frente al Alcorcón por una sobrecarga y que, de momento, trabaja por su cuenta. Su concurso en el choque del Bernabéu se vislumbra asimismo complicado. A.U.L.
El primer derbi de la temporada en San Mamés, que enfrentará a Athletic y Osasuna, se disputará el próximo domingo 28 de noviembre a las 19.00 y será ofrecido en directo por C+Liga y Gol T.
Sigue sin deshojar la margarita en público, pero cada vez parece más claro que Fernando García Macua se presentará a las elecciones la próxima primavera. Cuestionado sobre su posible continuidad por el diario «Marca», el presidente aseguró que «si lo quieren así los socios del Athletic, yo creo que puede ser». Macua y componentes de la directiva y del cuerpo técnico visitaron ayer en Cascante a la nueva directiva del Aluvión, equipo convenido con el Athletic.