GARA > Idatzia > Kultura

Joan Mari Torrealdairi eman dio aurtengo Lauaxeta saria Bizkaiko Foru Aldundiak

p039_f03_97x92.jpg

GARA | BILBO

Bizkaiko Foru Aldundiak Joan Mari Torrealdairi eman dio 2010eko Lauaxeta saria. Foruan (Bizkaia) 1942an jaiotako psikologo, kazetari eta idazlea, Euskaltzaindiko kide osoa ere bada 2007. urtetik hona. Saria Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emango dio abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan.

Foru erakundetik nabarmendu dutenez, Joan Mari Torrealdaik askotariko gaiak jorratu ditu bere liburuetan, euskara sustatu eta aztertzen egindako lanaren ordainez sari ugari jaso ditu eta Euskal Herriko historia garaikidea lantzen ibilbide luze eta oparoa egin du. Lauaxeta sariak euskara eta euskal kultura sustatu, hedatu eta normalizatzeko lanetan egindako ahaleginengatik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeak omentzea du helburu. Esteban Urkiaga Lauaxeta idazle euskaldunaren izena darama sariak, eta, horrela, idazle horren figura unibertsala aldarrikatzen da.

Bizkaiko Aldundiak duela sei urte sortu zuen Lauaxeta saria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo