GARA > Idatzia > Ekonomia

Marmoles del Baztan-eko langileek protesta egingo dute gaur Elizondon

A.Z. | ELIZONDO

Joan den astean greba mugagabeari ekin zioten Oronozko Marmoles del Baztan enpresako langileek, zuzenda- ritzak langile taldea osatzen duten 32 lagunetatik 17 kaleratzeko agertu duen asmoaren aurka. Grebarekin batera, beste hainbat mobilizazio antolatu dituzte. Hala, gaur, 19.00etan, elkarretaratzea egingo dute langileek Elizondoko plazan. Gero, atzo prentsa ohar batean iragarri zutenez, itxialdia egingo dute Baztango udaletxean. Etzi berriz, Doneztebeko ferien harira, beste elkarretaratze bat deitu dute herriko merkatuko plazan.

Marmoles del Baztan-eko langileek adierazi dutenez, «enpresak langileekin konponbide justu bat adostu arte eta kaleratzeen mehatxua atzera botatzen ez duen arte» grebari eutsiko diote eta mobilizazioak antolatzen jarraituko dute. Era berean, enpresari dituen kudeaketa arazoak konpon ditzan eskatzen diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo