GARA > Idatzia > Kultura

Lakuak 1,6 milioi euro emango dizkio Euskaltzaindiari

GARA | GASTEIZ

Gobernu Kontseiluak atzo onartu duen programa-kontratuaren bidez, batetik, Euskaltzaindiaren, eta, beste alde batetik, Lakuaren, eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundien arteko lankidetzarako oinarri orokorrak ezarriko dira. Orobat, Akademiak etorkizunean jardunean jarraitzea eta aldizka kontuak ematea bermatzeko, alde bakoitzak bereganatzen dituen konpromisoak biltzen dituen esparrua arautuko da. Kontratu-programa honek lau urteko iraunaldia izango du eta Lakuak 2010ean egingo duen diru-ekarpena 1.664.427 eurokoa izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo