GARA > Idatzia > Kultura

«Samuraiaren begirada», edo Akira Kurosawa margolaria

Zinemagile japoniarraren pelikulen bitartez Kurosawa margolaria ezagutzeko gonbita egin du Bilboko Alondegiak aurkeztu berri duen erakusketarekin, mundu osoan zehar Akira Kurosawa zuzendariaren mendeurrena ospatzen den honetan.

p040_f01_148x104.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Nazioartean Akira Kurosawaren Urtea ospatzen ari da aurten, zinemagile japoniarra jaio zeneko mendeurrena dugun honetan. Eta ospakizunen harira, «Samuraiaren begirada» izeneko erakusketa paratu dute Bilboko Alondegian, zuzendariaren marrazkien bitartez jatorrizko storyboardak ezagutzeko aukera ematen duena -Tokioko argazki museotik ekarriak-, 2011ko urtarrilaren 30a bitarte.

Erakusketak zinemagileak berak egindako 120 marrazki eskegi ditu, Estatu espainiarrean lehen aldiz ikusi ahal izango direnak -beste hiri batzuetara eramango dituzte gero-, baita bere film sonatuenen hogeiren bat horma-irudi, film sonatuetako pasarteak pantaila erraldoietan eta jantzien Oscar saria irabazitako «Ran» pelikularako josi ziren bi soineko ere, Ewi Wada jostunak sortuak. «Kyoamiko jantzi arrotzak dira, bata bufoiarena eta bestea Lady Sueren kimono arrosa. Eta hauetan, zenbait detaile Kurosawak berak margotu zituen, eskuz».

Japoniar kultura

Josep Maria Caparros gizon jantzia da zineman, eta Kurosawa Urtearen arduradun nagusia Estatu espainiarrean. Bere esanetan, «`Samuraiaren begirada' da japoniarraren mendeurrenean izango den ekimen nagusia, bisitaria ekialdeko zineman giltzarri izan den artista baten lana eta bilakaera hobeto ulertzeko parada» emango duena. Batez ere, azken sei egitasmoena: «Kagemusha, gerlariaren itzala» (1980), «Ran» (1985), «Akira Kurosawaren ametsak» (1990), «Abuztuko rapsodia» (1991), «Itxaron apur batean» eta bukatzeke utzi zuen «Begira dugun itxasoa» (2002) -Kei Kumeik bukatua-.

«Kurosawaren zinemara hurbildu, berak buruan filmak nola imajinatzen zituen agertu eta bere etorria zein artistengandik jaso zuen -antzerki japoniarra, Tolstoi, Van Gogh...-» azaleratuko da berak margotu eta partitura plastiko diren marrazkien bidez, Caparrosek dioenez. Baita bere ondorengoengan utzi zuen inspirazioa ere, Lucasen «Star Wars» edo Tarantinoren «Kill Bill», kasu.

Erakusketaren muina zinemagileak berak egindako marrazkiek osatzen dute, «zuzendari izan aurretik Kurosawak margolari izateko ametsa zuen-eta», «Samuraiaren begirada» honetan edukien garapenaz arduratu den Juan Pablo Ballesterrek dioenez. «Ez zituen marrazkiak irauteko sortu -errotuladore, arkatz, argizari eta bestez eginak- freskura handiarekin baizik, bere pelikuletako fotogramak bailira». Puntu honetan, «Arte Ederretako eskolan ikasi nahi izan zuen, eta ez zuten onartu», argitu zigun Caparrosek.

«`Samuraiaren begirada»-n saiatu gara zinemazalea ez den bisitariarentzat erakargarri suertatzeko erakusketa atontzen -dio Ballesterrek-, eta bere artearen begirada globala agertzen, zinemagile eta margolari izateaz gain, literatura edo musikazale ere bazen-eta. Kontua Kurosawaren filmen bidez Kurosawa margolaria ezagutzean datza».

Erakusketaren aurkezpenean ordezkari japoniarra ere izan genuen, Horipro etxeko Suzuki jauna, eta pozik agertu zen «Kurosawaren lanak irauten duelako, belaunaldiz belaunaldi» eta, zendutako maisuekin gertatu ohi den legez, balioz handitu dela gehitu zuen Caparrosek.

Eta erakusketaz gain, Alondegian Kurosawaren pelikula zikloa botako dute -baita beste zinemagile japoniar batzuena ere-, eta japoniar kulturan murgiltzeko tailerrak antolatu.

El admirado maestro, a escena

Además de las storyboards con dibujos originales de Akira Kurosawa (Tokyo, 1910-1998), el vestuario oscarizado de la película «Ran», carteles originales de una veintena de sus filmes y pasajes de sus películas más significativas que conforman la exposición «La mirada del samurai», la figura y la obra del maestro japonés, fundamental para entender el cine del siglo XX, será abordada por una serie de actividades complementarias, donde nombres ilustres del celuloide mostrarán su admiración por el recordado autor nipón.

Así, la «Actualidad de Kurosawa» será hoy llevada a debate, en una mesa redonda, por Patxi Urkijo, Andrés Expósito, Carlos Giménez Soria y Jordi Puigdoménech. El 2 de diciembre, por su parte, la cineasta Isabel Coixet impartirá una conferencia con «Japón y la filmografía de Akira Kurosawa» como tema (ambos actos a las 19.30 en la Sala Bastida, 2 euros la entrada).

Además, en cuanto a los talleres, el 25 de noviembre Asuka Kubota se encargará de dirigir el Curso de Cultura Japonesa para niños, y Laura Montero Plata analizará los storyboards del maestro en clave manga y anime contemporáneo.

En cuanto al ciclo de cine, los Golem acogerán, siempre a las 20.00 y con entradas por 4 euros -3 con tarjeta hó-, las películas «A. K.» (mañana jueves), «Kagemusha, la sombra del guerrero» (el 9 de diciembre), «Ghost Dog. El camino del Samurai» (el 16 de diciembre), «Porco Rosso» (el 13 de enero), «Escándalo» (el 20 de enero), y «Los sueños de Akira Kurosawa» (el 30 enero). GARA

ZINEMAGILE

Kurosawa Tokion jaio zen 1910ean eta 1998an zendu. Zinemagile japoniarrak 1950eko «Rashomon» filmarekin lortu zuen nazioarteko arrakasta, eta geroago bere buruaz beste egiten saiatu zen hainbat filmek porrot egin ostean. «Kagemusha» eta Ran» film epikoak Lucasek eta Coppolak utzitako diruarekin egin zituen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo