GARA > Idatzia > Kultura> Musika

Lendakaris Muertos talde nafarrak agur esango du 2012ra arte

Koldo OTAMENDI | BILBO

Lendakaris Muertos talde nafarrak denboraldi baterako jarduna etetea erabaki du. 2004an sortu zirenetik, frenetikoa izan da taldearen biziera; bere ibilbidean maketa bat, estudioko hiru disko, zuzeneko disko-DVDa eta 214 kontzertu eskaini ditu. Honakoa ez da betiko agur bat izango, ordea, 2012rako egin baitute Lendakariek hitzordua beraien zaleekin. Segur aski, disko berria aterata itzuliko dira nafarrak.

Lendakaris Muertos taldea laster batean egin zen ezagun debuteko maketa bati esker. Taldearen punk doinu zikin eta azkarrek, baina batez ere kantuen hitzen ironia eta umoreak, taldearen izena erraz zabaltzea ekarri zuen. Alta, polemikak ere izan dituzte bide honetan, AVT edota ezkerreko mugimenduek ere taldea jomugan jarri baitute behin baino gehiagotan.

Azkena, Bilborocken

2012 bitarte agur esan aurretik, ordea, talde nafarrak azken kontzertu bat eskainiko du Euskal Herriko zaleen aurrean. Azken emanaldia, bihar izango da Bizkaiko hiriburuko Bilborock aretoan. Lendakarien aurretik Leonor Maritxalar talde gaztea ariko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo