GARA > Idatzia > Kultura

45. DURANGOKO AZOKA

Auzolanean egingo dio aurre krisiari erotismoaren Durangoko Azokak

Erotismoa izango du ardatz abenduaren 4tik 8ra ospatuko den 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak. Aurrekontua %30 murrizteak gerrikoa estutzera behartu du Gerediaga Elkartea baina, hala ere, bostehundik gora nobedade aurkeztuko dira. Kurdistanera begira ere jarriko da Azoka eta bertako sortzaileek tarte berezia izango dute. Imanol Urbieta musikariak jasoko du Argizaiola saria eta Ahotsenea izango da, lau egunez, euskal sortzaileen topaleku.

p034_f01_199x108.jpg

Ane ARRUTI | DURANGO

«Elkarte txikia da gurea. Urte zaila da guztiontzat eta ahalegindu gara hori ahalik eta gutxien igar dadin. Ahalegin guztia egin dugu azoka duin bat antolatzeko eta hor ez gara bakarrik egon. Krisiari auzolanean erantzungo dio Azokak», azaldu zuen Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikak. 45. edizio honek %30eko murrizketa jasan du aurrekontuan eta 500.000 euroren bueltan ibiliko da.

Hori dela eta, aurrekoetan baino ekintza gutxiago izango dira eta azpiegitura aldetik ere, aldaketa txiki batzuk egongo direla azaldu zuten atzoko aurkezpenean: Haur Literatura aretoa Elkartegira pasako da eta ekintza nagusiak erakustazokan bertan atonduko duten aretoan egingo dira. Berregituraketa honen ondorioz, iaz baino zazpi stand gutxiago egongo dira, 285 guztira. «Espazioa dagoena da. Horren aurrean ezin dugu ezer egin», esan zuen Jon Irazabal Azokako zuzendariak. Euskal sormenak krisitik gutxi du, ordea, eta 505 nobedade iragarri dituzte. Horietatik, 339 liburuak dira eta 85, diskoak. Gainerakoak bideoak, aldizkariak eta bestelakoak izango dira.

Ipuin konferentzia bero batekin ekingo zaio Azokari abenduaren 4an, eguerdiko hamabietan Elkartegian. Joxemari Carrerek «Maitasunaren arbola» deitu dio sarrera hitzaldiari eta Afrikako istorio zahar horrez gain, sexu kontuak literaturan nola kontatu izan diren islatzen duten ipuinak kontatuko ditu.

Entzundakoa praktikan jartzeko aukera ere izango da abenduaren 6an, «Erotik toys» dendako Manex Rekaldek gidatutako tailerrean. Jostailu erotikoen jatorri, ezaugarri eta erabilerak erakutsiko ditu publikoaren parte hartzearekin. Hurrengo egunean, berriz, adierazpen ezberdinetako sortzaileak erotismoaren inguruan arituko dira solasean. Han izango dira Ivan del Campo, Kattalin Miner, Ines Osinaga, Edorta Jimenez eta Jon Arano, Paddy Rekaldek gidatuta.

Kurdistan

Azken urteetan bezala, herrialde bat izango du gonbidatu Durangoko Azokak. Aurtengoan Kurdistandik iritsiko dira musikari eta idazleak, eta haien hizkuntza zein kultura gertutik ezagutzeko aukera izango da abenduaren 5ean. Egun horretan, kurduerak eta euskarak bizi duten errealitate ezberdinetik abiatuta, bi hizkuntzen erronkei buruzko mahai-ingurua izango da. Bertan izango da, besteak beste, Ronayi Önen, kurduera irakaslea eta horretarako hainbat libururen egilea.

Bigarren mahai-ingurua adierazpen askatasunari buruzkoa izango da. Eser Uyansizek hartuko du parte, «Azadiya Welat» egunkari kurduko zuzendariak. Turkiaren menpe dagoen Ipar Kurdistanen kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra da eta aurreko bi zuzendariak espetxean daude, PKKko kide izatea leporatuta. Beraz, bizi duten jazarpenaren berri emango du.

Kultur adierazpen ezberdinak ezagutzeko parada ere izango da. Euskal Idazleen Elkarteak antolatuta, idazle kurduen eta euskaldunen poesia errezitaldia egingo da. Txikienei, berriz, Kurdistaneko kantu laburrak eta dantzak erakutsiko dizkiete Estatu espainiarrean bizi diren Zinar Ala eta Siwar Ala aktibista kurduek.

Azokan bertan ere salgai izango da nobedadeen artean, Ahmed Khanik XVII. mendean idatzitako «Men eta Zin» liburua. Izan ere, Txalaparta argitaletxeak Urtzi Urrutikoetxeak eta Manuel Martorellek egindako itzulpena argitaratu du. Epopeia kurdua da honakoa.

Ahotsenean krisirik ez

Aurrekontuetan ez bezala, euskal sormenak ez du krisirik eta horren erakusgarri da hirugarren urtez ospatuko den Ahotsenea ekimena. Hiru egunetan ospatzetik, lau egun izatera pasa da; «jakin badakigu bosgarren egunez zabalduz gero ere, bete egingo litzatekeela, jendea itxaron zerrendan baitago zain, baten batek huts eginez gero, lekua hartzeko», azaldu zuen Gotzon Barandiaran idazle eta antolatzaileak.

«Azoka hasi baino ia bi hilabete lehenago egitaraua beterik egon da. 76 aurkezpen izango dira. Lau egunetan 200 bat euskal sortzaile pasako direla kalkulatzen dugu», esan zuen. 10.30etik 20.00etara, bazkaltzeko etenik ere egin gabe, arituko dira sortzaileak. Bakoitza, ordu erdiz, nahi duen formatuan bere lana aurkezten. Ekitaldi hauek zuzenean ikusi ahalko dira erakustazokan eta Plateruenan jarriko diren pantaila erraldoien bitartez.

Barandiaranen esanetan, ekimenak 50.000 euro inguruko aurrekontua du eta «gaur da eguna oraindik Jaurlaritzak ez dituena deialdien ebazpenak atera eta orduan ez dakigu dirurik edukiko dugun horretarako. Ahotsenea diru laguntzetatik autoelikatzen da eta ez beste inondik, nahiz eta gero Ahotseneak eskaintzen duen horren etekina beste batzuk hartzen duten».

Argizaiola, Imanol Urbietari

Euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lana omentzeko sortu zuen Gerediaga Elkarteak 1992an Argizaiola saria. 45. edizioan, Imanol Urbieta musikari zarauztarrarentzat izango da, umeentzat sortutako doinuekin gero irakaskuntzan egin duen lanarengatik, batez ere. «Musikan oinarrituta irakasteko eredua ere sortu du», azaldu zuten antolatzaileek.

Bi omenaldi jasoko ditu Urbietak. Lehenengoa, inaugurazio egunean izango da, San Agustin kultur gunean, «Gauean argi» deitu duten ekitaldian. Bigarrena, berriz, sarean egingo zaio, imanolurbieta.blogspot.com atarian. Blog irekia jarriko da martxan eta edonork Imanolekin edo bere kantuekin izandako esperientziak kontatzeko aukera izango du.

Sarea izango da, gainera, Azoka edonondik jarraitzeko beste modu bat, www.durangokoazoka.com, Twitter-en eta Facebook-en martxan izango baita egun horietan.

TOKI ALDAKETAK

Haur Literatura aretoa Elkartegira lekualdatuko dute eta aurkezpen nagusiak erakustazokako aretoan egingo dira. Ahotsenearen karpa iazkotik metro batzuetara kokatuko dute.

339 liburuko uzta izango du euskal literaturak Durangon

Ez da lan erraza Durangoko nobedadeen artean topatuko ditugun 339 liburuetatik aukeraketa bat egitea. Izen ezagunen artean dira, esaterako: Joseba Sarrionandia, Joan Mari Irigoien, Miren Agur Meabe, Koldo Izagirre, Patxi Zubizarreta, Irati Jimenez, Xabier Montoia, Asier Serrano, Pako Aristi, Asel Luzarraga...

Pamielak aurkeztuko du Joseba Sarrionandiaren «Moroak gara behelaino artean?». Testu eta argazkiz osatutako liburu mardula da, pertsonaia historikoak eta gerra kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politikoak, biografia bitxiak eta beste hainbat pasadizo biltzen dituena.

Xabier Montoiak «Fucking artists» (Elkar) ipuin liburua aurkeztu berri du. Gai eta toki ezberdinetan girotutako hamar istorio bildu ditu, «gozotik baino garratzetik gehiago dutenak», azaldu zuten.

Orbetarren istorioen hirugarren liburua aurkeztuko du Joan Mari Irigoienek. «Nor bere bidetik» (Elkar) lanean, urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok Gabino anaiari.

Irati Jimenezek bere hirugarren fikziozko lana aurkeztuko du, «Atsekabe zaitut» (Txalaparta). Aldaketek eragin dezaketen izuaz mintzo da mundakarra nobela labur honetan eta Iratz Inziarte irudigilea aritu da berarekin elkarlanean. Txiletik bueltan, Asel Luzarragak 80ko hamarkadan girotutako «Utopiaren itzalak» (Txalaparta) aurkeztuko du.

Miren Agur Meabe, hamar urtez helduentzat poesiarik argitaratu gabe egon ostean, «Bitsa eskuetan» (Susa) poema liburuarekin iritsiko da Durangora. Desioa, amodioa eta heriotza jorratzen ditu bertan. «Adierazpen batasuna dago nire bizipenen eta testuen artean», esan zuen aurkezpenean.

Asier Serranok ere poesiaren aldeko apustua egin du «Hiri gorritik» (Elkar) lanarekin eta, nobelekin «estreinatu» direnen artean da, besteak beste, Gotzon Barandiaranen «Errotik»(Susa) eleberria. «Langileen adorea, zanpaketaren gordinkeria, erresistentziaren ederra, familiaren estura, borrokaren zaila eta mendekuaren bihozkada» dira 1984ko Bilbon kokatu duen istorioan agertzen diren gaiak. Bigarren poema liburua idatzi du, bestalde, Jon Benito zarauztarrak: «Bulkada» (Susa). A. A.

El año más complicado para la industria discográfica

La verdad es que tal y como están las compañías discográficas, suena un tanto ridículo hablar de industria musical, pero mientras se mantengan en pie unas cuantas paredes habrá que respetar la terminología al uso.

En todo proceso de cambio, el tránsito es lo más complicado, ya que cuesta adivinar cuál debe ser el camino posible a tomar. En realidad, aquí nadie sabe cómo será el nuevo modelo de negocio musical, que lo habrá, pero mientras las líneas se hacen visibles, los actuales responsables de la exigua industria musical, las están pasando canutas.

El año ha sido malo, para algunos pésimo, por lo que, una vez más, Azoka de Durango, será el último botellón de oxígeno para intentar conseguir que cuadren los números. Y lo es tanto para quien ve la música como una empresa como para quien se lo toma de forma amigable.

En Durango -que también se verá afectado en un futuro si todo torna a un terreno digital, a la famosa «nube»-, se suma la producción del año, el catálogo de fondo y las novedades. Lo que más interesa a unos y otros son las últimas referencias, los estrenos siempre aportan una dosis de aliciente, aún una pequeña alegría en forma de endorfinas.

Según el catálogo de la organización, el número de novedades discográficas presentadas son ochenta y cinco. La cifra es humilde, pues contempla todos los estilos (clásica, por ejemplo) y reediciones. Por ventas, ya se puede aventurar que los discos más agraciados serán los de Ken Zazpi, el recopilatorio de Berri Txarrak, Esne Beltza, Gatibu, Kepa Junkera y Gose. Evidentemente, lo más popular.

Con todo, tampoco es cuestión de ser predecible o de ir a piñón fijo sin dejar un espacio abierto a otras posibilidades y sorpresas. Por ejemplo, el precio y lo singular. Bajo este punto de vista los catálogos de Musikherria, Bonberenea y el presentado por Gatazka (DDT) serán quienes aporten referencias más asequibles. Si se busca singularidad, quizá Bide Huts sea el camino directo. La variedad es el sello de discográficas como Elkar, Gor, Gaztelupeko Hotsak, Baga-Biga, Babel o Brian's Records. Para clásica habría que buscar en Ausart Records, pero, en cualquier caso, no se deje de escarbar, ya que quedan más rincones y propuestas a tener en cuenta. P. C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo