GARA > Idatzia > Kirolak> Gipuzkoa Basket

Lagun Aro Gipuzkoa Basket

Manresan ere irabazi nahi dute Pablo Lasoren mutilek

p042_f02_555x555.jpg

A. G.

Birritan jokatu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketek Manresan, azken bi denboraldietan alegia, eta ez du garaipenik lortu. 80-62 izan zen 2008/09 sasoiko emaitza, eta, 69-57, berriz, iazkoa.

Izan ere, kantxa zaila da Nou Congost pabilioia. Baina abagune onik inoiz izango bada, hori gaur -19.00etan hasita, telebista emisiorik gabe- iritsiko da. Manresa ligako azken postuan dago, garaipen bakarrarekin.

Inoizko liga hasierarik onena egin dute Lasorenek eta berau berresteko, etxean ekindako bide onari kanpoko partidetan ere eutsi nahi diote.

Hala ere, donostiarrak ez dira fio. «Gaizki hasi dira, baina arriskutsu izaten jarraitzen dute; Montañez, Grimau edo San Miguel oso lehiakorrak dira eta Gladyr jaurtitzaile beldurgarria da. Horrez gain, zaleak oso gertu egoten dira, eta horri aurre egitea ez da erraza», iritzi dio gipuzkoarren entrenatzaileak.

Javi Salgadok ere «behin bakarrik» irabazi duela Manresan gogorarazi du. «Ez da ezinezkoa, baina bai oso nekeza».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo