GARA > Idatzia > Ekonomia

Bermeoko atunontzi bat erasotzen saiatu dira piratak Indiako Ozeanoan

GARA | DONOSTIA

Intertuna III atunontzia erasotzen saiatu zen atzo pirata talde bat Indiako Ozeanoko uretan, Efe agentziak zabaldu zuenez. Erasoa egunaren lehen ordutan gertatu zen Seychelles artxipelagoko Mahé irlatik 400 bat miliatara.

Bermeoko Albacora enpresako atunontziari segika izan ziren piraten hainbat ontzi txiki 45 minutuz eta tarte horretan izandako tiroketan inor ez zela zauritu adierazi zuen iturri berdinak.

Bi asteko tartean atzokoa atunontzi euskaldun batek jasaten duten zazpigarren erasoa izan zen. Izan ere, pasa den azaroaren 13an ere Albacán izenek ontziak, Albacora taldearen jabetzakoa hau ere, Sheychelles irletatik 500 bat miliatara zegoenean piraten bahiketa saiakera sahiestea lortu zuen.

Era beren, duela hilabete bat, Internauta III ontziaren babeserako osagarri lanak egiten dituen Ortube Berria itsasontziko hiru segurtasun guardiek piraten eraso saiakerari aurre egin behar izan zioten Indiako uretan, Somaliako itsasertzetik 700 bat miliatara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo