IPARRALDEKO EKOIZLEEK
Burgosko enpresariek «chacoli» hitza erabiltzeko aukera aldarrikatu dute
Burgosko Las Merindades eskualdeko emakume enpresarien elkarteko lehendakari Marisol Fernandez haserre azaldu zen atzo txakoli hitza nahiz horren gaztelaniazko ordaina, «chacoli» alegia, soilik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ekoizten diren ardoekin erabiltzeko aukerarekin. Efe agentziari adierazi zionez XVI. mendetik dator Burgosko txakoliaren ekoizpena eta beraz eurak ere izen hori erabiltzeko eskubidea izan dezaten aldarrikatu zuen. Burgosko Diputazioak lurraldeko iparraldean ekoizten den ardoarentzat «chacoli» hitza baliatzeko nahia azaldu berri du. Lakuako Nekazaritza Sailak berriz, legez, hitza erabiltzerik ez duela ohartarazi dio Burgosi.