GARA > Idatzia > Kirolak> Mendia

KIROL ESKALADA Jarduerak eskalada

Ekaitz Maiz eta Mikel Ziarrusta, jo eta su zailtasuneko bideetan

Eskalatzaile nafarrak «Enbor bereko ezpalak» bidea sortu eta haren lehen igoera sinatu du Etxaurin. Bide horrentzat 8c+/9a edo 9a txikia proposatu du. Gasteiztarrak, berriz, Baltzolako «Guenga» marraren (8c+) laugarren igoera poltsikoratu du.

p042_f01.jpg

Andoni ARABAOLAZA

Udazkena kirol eskaladan jarduten duten espezialisten jarduerak errespetatzen ari da. Eta horren isla dugu Etxaurin zein Baltzolan bi eskalatzailek erdietsi dutena. Protagonistak, honakoak: Ekaitz Maiz eta Mikel Ziarrusta.

Lehenbiziko protagonistari dagokionez, Maizi alegia, aipatu beharra dago oso motibatuta dabilela bai bideak sortzen bai horien lehen igoerak sinatzen. Duela gutxi orrialdeotan aipatu genizuen Lezaian «Sua piztu» (8c/+) sortu eta lehen kateatzea egin zuela. Orain, berriz, bere Etxauri kuttunean beste marra bat zabaldu eta ekipatu du, eta, jakina, lehen puntu gorria jarri dio.

«Enbor bereko ezpalak» marrari buruz ari gatzaizkizue. Eskalatzaile nafarrak adierazi digunez, duela hiru urte hasi zen probatzen: «Eskuarki bustita zegoen. Aurten, aldiz, egoera aldatu da. Erabat lehor egon da azkenaldian, eta, horri esker, jo eta su jardun dut». 40 metro ditu, eta, Maizek dioenez, hiru zatitan bana daiteke: «Kristoren bidea da; jarraikortasunekoa da eta blokeko hiru pausu gogor ditu. Zailena atseden leku oso on baten ondoren dago; blokeko 7b+/c izan daiteke. Atseden leku bikain horretara iristeko 8c+ eskalatu behar da. Zailtasun orokorrari dagokionez, 8c+/9a edo 9a txikia proposatzen dut».

Laugarren igoera

Baltzolan, bestalde, Mikel Ziarrustak sinadura ederra utzi du. Izan ere, «Guenga» bidearen (8c+) laugarren igoerarekin egin da.

Eskalatzaile gasteiztarrak onartu digu nahiko azkar kateatu duela: «Ez zait asko kosta. Iaz pare bat aldiz probatu nuen, eta, aurten, seitan. Beraz, zortzi saiotan egin dut. 15 metro luze da, bulderreko pausu gogorrak ditu -bi zinta dira zailenak-, eta gero erresistentzia eskatzen dizu. Batez ere oso dinamiko zaila du; eskuak ondo baino hobeto koordinatu behar dituzu».

Bide berezi baten aurrean gaude. Eta berezia diogu iluntasunak erabat harrapatuta duelako: «Bidea probatzeko egun argiak aukeratu behar dituzu. Beti iluntasunean zaude, eta ez da oso atsegina izaten. Kontuan hartu marra hau kateatu nuen egunean kopetako argiarekin eskalatu nuela. Hala ere, bide ederra da eta mugimendu politak ditu».

«Guenga» bidearekin, 8c+ zailtasuneko Euskal Herriko lehena, Ziarrustak zailtasun horretako lau bide ditu.


Eta, amaierarako, seigarren luzerako alegia, artesi-diedro, plaka eta tximinia bana ditugu aurrez aurre: «Luze ikusgarria da, oso polita». Bide guztia paraboltekin ekipatuta dago.

ekaitz maiz

Nafarrak «Enbor bereko ezpalak» bidea sortu eta haren lehen igoerasinatu du. Blokeko hiru pausu gogor ditu, eta bidearentzat 8c+/9a edo 9a txikia proposatu du.

mikel ziarrusta

Eskalatzaile gasteiztarra «Guenga» bidearen (8c+) laugarren igoerarekin egin da. Baltzolako bide hori kateatzeko zortzi saio behar izan ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo