GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Egiptoko Anaia Musulmanen alternatiba politikoa ez da ilegalizazioarekin ahuldu

Egiptoko oposizioko talde nagusiak, Anaia Musulmanak, salatu berri du mila kide atxilotuak izan direla -tartean legebiltzarkide izateko zortzi hautagai-, eta herritarren protestak bortizki erreprimituak. Hauteskundeetarako aste baten faltan, ilegalizatua izan arren, independente gisara aurkeztuz, legebiltzarraren bosten bat kontrolatzen duen mugimendua gogor kolpatzen ari da Hosni Mubaraken gobernua. Bere agintaldia terrorearen politikan eta gehiegikerian oinarritu du Mubarakek 29 urtez, baina osasunez makal samar eta 82 urteko adinarekin, ez dago batere argi beste legealdi bat izango ote duen. Zalantza uneotan, inoiz baino indartsuago ageri da Anaia Musulmanen alternatiba, ia 60 urtez ilegalizatua eta jazarria izan den mugimendua, islam politikoaren sortzaile eta inspiratzaile nabarmena. Islama, otoitzaz eta barauaz harago, bizitzeko eratzat eta Estatua gobernatzeko modutzat proposatu, eta Egiptoko egoera larria zuzentzeko soluzioa dela diote. Egiptoko talibanak balira bezala aurkezten dituzte, baina ikusmolde oker eta maltzurra da hori. Egiptoko politikagintzaren eragile funtsezkoena dira. Hassan al-Bannak 1928an antolaturiko taldea izan liteke Egiptoko geroa baldintzatuko duen «karta gordea».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo