ANTZERKIA
Mikel Martinezek «Larria, kutsakorra, mendebaldekoa» estreinatuko du
Mikel Martinez aktoreak «Larria, kutsakorra, mendebaldekoa» bakarrizketa estreinatuko du Durangoko San Agustin aretoan abenduaren 7an. Patxo Telleriak eta Jokin Oregik idatzitako testua du oinarri, Tartean antzerki taldeak sortu duen komedia honek. Osasun publikoa eta negozioa jorratzen ditu testuak. Emanaldia iluntzeko zortzietan hasiko da. Bakarrizketa izan arren, Mikel Martinezek hiru pertsonaia antzeztuko ditu eta pertsonaia batetik bestera saltoka ibiliko da. Lanaren zuzendaritza Jokin Oregiren esku egon da.