GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Euskal Herriko Txapelketa

Abadiñok eta Sokarrik aurkeztu dute txapela lortzeko beren hautagaitza

Jon LEUNDA

Ez da ezusterik izan, eta faborito guztiak izango dira datorren asteburuan Ibarran jokatuko den 320 kiloko Lauko Txapelketako finalean. Abadiño A, Berriozar A, Ibarra A, Sokarri C, Abadiño B eta Barrundia lehiatuko dira.

Ozetan jokatu zen larunbatean lehen faseko azkeneko jardunaldia, bi multzotan banatuta. Lehenengoan, Abadiño A izan zen nagusi saio guztiak irabazita, eta atzetik Berriozar A, Sokarri A eta Ibarra A sailkatu ziren. Hala ere, sailkapen nagusian Ibarrak Sokarriren aitzinetik amaitu zuen, eta beraiek sartu dira finalean.

Bigarren multzoa estuagoa izan zen. Sokarri C izan zen onena, eta atzetik sailkatu ziren Abadiño B, Barrundia, eta azken postuan berdinduta Sokarri B eta Barrundia. Sailkapen nagusian, Ibarra B azkena geratu zen, eta laugarren berdinduta amaitu zuten Barrundiak eta Sokarri B taldeek. Finalean zein izango zen jakin ahal izateko kitarakoa jokatu behar izan zuten bizkaitarrek eta arabarrek, eta amaieran Barrundiak lortu zuen garaipena eta horrekin batera Ibarrako finalean izateko txartela ere bai.

Urrutia nagusi

Bionabarriren izenean aritu diren Urrutiaren idi pareak irabazi zuen larunbatean Bizkaiko Txapelketa, 50 iltze eta 2 metro eginda. Bigarren sailkatu zen Ugarterena, 49 iltze eta 3,90 metro eginda, eta podiuma osatzeko, Landazabalena izan zen hirugarren, 47 iltze pasarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo