Lokotx-biltzea Finala
Ariztegi eta Etxegarai izan dira onenak
J.L.
Ozetan jokatu zen larunbatean Euskal Herriko lokotx-biltze Txapelketa, bai gizonezkoetan, bai emakumezko- etan, eta nafarrak izan dira onenak bi mailetan, beraientzat izan baitira txapelak.
Emakumezkoetan Maika Ariztegik bederatzigarren urtez jarraian lortu du txapela. Larunbatean 7 minutu eta 17 segundo behar izan zituen bere lanak amaitzeko, eta alde nabarmena atera zion bigarren sailkatuari, Gorostidiri, 8 minutu eta 6 segundoan amaitu baitzuen honek. Hirugarrena, Ferran, minutu eta bost segundora sailkatu zen.
Gizonezkoetan, berriz, Fernando Etxegarai izan zen onena, eta nafarrak lan guztiak 6 minutu eta 22 segundoan burutu zituen. Hemen lehia estuagoa izan zen, bigarrena, Goldarazena, bost segundora sailkatu baitzen, eta hirugarrena, Larrañaga, zazpi segundora.