Kronika | Indarkeria sexistaren kontrako eguna
Indarkeria matxistarekiko mespretxua, lau haizetara
Indarkeria matxistari mespretxua adierazteko hamaika modu izan ziren atzo; aldarria, bakarra guztietan: gizarte patriarkalak eragiten duen gaitzari «aski da!» esatea. Emakumeek gizonen partetik sufritzen duten zapalkuntzari aurre egiteko, hezkidetza parekidea lantzean datza etorkizuneko erronka.
Zuriñe ETXEBERRIA
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean, milaka izan ziren gizarte patriarkal honek eragiten duen gaitz honi «aski da!» esatera kalera irten ziren herritarrak. Azken bost urteetan, 30.000 salaketa jarri dira indarkeria matxista dela-eta Hego Euskal Herrian; hortaz, emakume askok gizonen aldetik jasaten duten zapalkuntza egoera salatzeko moduak hamaika izan ziren. Instituzioetatik heldu ziren lehendabiziko salaketa hotsak; halaber, adierazpen horiez gain, goizez eta arratsaldez mobilizazio ugari izan ziren.
Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko martxan dauden lege, protokolo, ordena eta instituzio arteko akordioak, «nahikoa ez direla eta ez direla praktikan jartzen ari» salatu du ezker abertzaleak. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jotzen dute «gizon eta emakumeak aktibatzea, emakumeon kontrako indarkeria estruktural eta neurtuari aurrea hartzeko».
Milaka herritarrek emakumeen kontrako gaitz honi mespretxua adierazten zioten bitartean, atzo ere, beste atxiloketa baten berri izan zen. Oraingoan, Gasteizen bikotearekiko urruntze aginduari kasurik egin ez eta istilua eragin zuen etxebizitza kanpoaldean gizon batek. Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen urruntze agindua ez betetzeagatik eta poliziei aurka egitea egotzita.
Hezkuntza, abiapuntu
Emakumeak zein gizonak berdin egiten dituena hezkuntza bera da, horregatik, Ikasle Abertzaleak erakundeak eskaera zuzena egin die instituzio guztiei, prebentzioa benetan landu nahi badute, ikastetxeetara jotzeko eta arazoa ikasgeletatik lantzen hasteko. «Bestela ahoa prebentzioaren inguruko hitz politez bete, baina beti bezala hutsean geratzen jarraituko du».
Hain zuzen, Emakundeko zuzendari Maria Silvestre Gasteizko Irakasle Eskolan hezkuntza parekideaz mintzatu zen atzo. Erakunde honek Lehen Hezkuntzan martxan duen Nahiko programaren nondik norakoak aurkeztu zituen Silvestrek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 1.062 ikaslek parte hartzen dute eskoletako neska eta mutilek etorkizunean izango dituzten bikote-harremanetan tratu txarrik egon ez dadin lortu nahi duen programan. Indarkeriaren erroa, hots, berdintasun eza desagerraraztea du xede irakasle eta gurasoek ere martxan duten Nahiko programak.
Todas las formas son válidas para expresar el rechazo a la violencia que se ejerce contra las mujeres. Los Performance, los murales, el arte, el baile o el cine sirvieron ayer, en distintos puntos de Euskal Herria, como altavoces contra esta lacra social. Por la mañana, fueron las estudiantes y las trabajadoras las que cogieron el testigo. Las primeras, en los centros educativos con talleres coeducativos y las segundas, en la calle, en las concentraciones de la mayoría sindical vasca. El movimiento feminista, la gran protagonista de la jornada, sacudió ya por la tarde toda la geografía vasca con grandes manifestaciones en las capitales. En Tafalla, por ejemplo, fueron 50 las que se concentraron y en Urduña 31.
Además de la denuncia en la calle, Bilgune Feminista ha centrado su discurso en la Autodefensa Feminista.
Esta denuncia no tiene visos de parar y para el fin de semana está prevista la marcha de Barakaldo a Sestao o el festival Beldur Barik! en Bilbo.