GARA > Idatzia > Ekonomia

Amaitu da Bilbobuseko greba, Veoliak bitartekariaren proposamena onartuta

p021_f01_148x084.jpg

GARA

Hamazazpi egunen buruan amaitu da Bilbobuseko langileen greba. Bilboko autobus zerbitzua kudeatzen duen Veolia enpresak azkenean onartu egin zuen asteazken gauean langileen eta zuzendaritzaren artean izan den gatazka konpontzeko asmoz ezarri zen bitartekariak egindako proposamena. Hasiera batean, soldata igoerari dagokion neurria ez zuela onartuko esan zuen enpresak; azkenean ordea, onartzea erabaki du. Langileek, berriz, asteazken goizean bertan jakinarazi zuten proposamena «batere» gustatu ez bazaie ere, «koherentziagatik», onartu egin zutela.

Hala, atzo bertan, autobusen joan-etorria normalizatu egin zen Bilbon. Izan ere, langileak greban izan diren 16 egunetan %30eko zerbitzu minimoak egon dira indarrean. Veoliako enpresa batzordeak, hala ere, aurrerantzean bitartekariarekin lortu duten akordioan zehazten diren neurriak bete daitezen adi egongo direla adierazi zuen.

Era berean, egunero Bilbobuseko autobusak erabiltzen dituzten 85.000 herritarren jarrera ona eskertu zuen enpresa batzordeak, baita grebak sortu dizkien kalteengatik barkamena eskatu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo