GARA > Idatzia > Ekonomia

GIPUZKOA

Hirugarren adinekoen egoitzetako grebalariei elkartasuna adierazi die BFk

ELAk eta LABek deituta, Gipuzkoako hirugarren adinekoen egoitzetan, aste honetan greban dauden emakume langileei elkartasuna adierazi zien atzo Bilgune Feministak (BF) prentsa ohar baten bidez. «Langileok, enplegu eta soldata duin bat izateko eskubidea dugu, eta horren alde, eta hein batean gure eskubideen defentsan kalera atera diren emakumeekiko elkartasuna adierazi nahi dugu», zioen agiriak. Era berean, aipaturiko greba emakumeek sektore prekarioenetan lan egiten dutela agerian uzten duen beste adibide bat dela salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo