2010
52,2 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu Kutxak bederatzi hilabetetan
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 52,2 milioi euroko mozkin garbiak lortu ditu Kutxak. Entitateak atzo ohar batean adierazi zuenez, emaitza hori eskuratuta, egindako aurreikuspenak betetzen jarraitzen dute. Hala ere, urte arteko alderaketa eginez gero, irabaziek %47,8 egin dute behera, Kutxak ez duelako, iaz ez bezala, aparteko dibidendurik izan aurten. Bestalde, Gipuzkoako aurrezki kutxak bere plan estrategikoan lehentasunezko helburu gisa duen emaitza errepikaria 106,2 milioi eurokoa izan da.