gipuzkoa zero zabor
GZZ taldeak hondakinen kudeaketa «burutsuagoa» egiteko eskatu du
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak argi du gizartea «aldatu beharra» dagoela hondakinen kudeaketa egokiagoa egingo bada. Gipuzkoako politikariei hondakinen arazoa ez dezatela «alderdi politikoen arteko dema» bihurtu eskatu zieten; era berean, udalen erabakiak «errespetatzeko» eskatu zioten Markel Olanori. Gauzak horrela, Gipuzkoako eragile instituzional, politiko, ekonomiko eta sozialekin elkarrizketa erronda bat abiatuko dute GZZko kideek. Zubietako errauste planta abian jarri barik, luzamendua eskatu zuten, «baldin eta lehentasuna osasuna, ongizatea eta justizia bada».